«Silikato»: berrikuspenen arteko aldeak

301 bytes added ,  Duela 4 urte
 
=== Feldespatoen taldea ===
[[Mineral]] talde ohikoena da feldespatoa, presio eta tenperatura tarte zabalean sortu daitezke (honek bere ugaritasuna azaldu dezake). Bi exfoliazio plano dituzte, 90º -tan mozten direnak, nahiko gogorrak dira (Mohs-en eskalan 6) eta bere disdira beirakara edo perlatsua da. Arroka baten osagai bezala, feldespatoak identifikatu daitezke forma angeluzuzenarengatik eta aurpegi disdiratsuak nahiko leunengatik.
 
Feldespatoen egitura [[silizio]] atomoak oxigeno atomoak konpartitzean sortzen den sare tridimentsional bat da. Gainera, feldespatoaren egituran silikatoen erdia edo laurdena aluminioagatik ordezkatuta egon daiteke. Sortutako karga ezberdintasuna [[potasio]],[[sodio]] eta [[kaltzio]] ioiek inklusioekin orekatu daiteke. Potasio ioiaren ezberdintasuna beste biekiko, egitura ezberdinak osatzen ditu. Lehenengoa, [[feldespato potasikoa]] da eta potasio ioiak edukitzen ditu bere egituran ([[ortosa]] eta mikroklina dira feldespato komunean dauden ohiko mineralak). Krema kolorekoa edota arrosa kolorekoa izan daiteke. Bigarrena, plagioklasa da eta txuri-grisa da. Kolorea ezin da erabili bi talde hauek ezberdintzeko bitarteko bezala. Feldespatoa K eta [[plagioklasa]] desberdintzeko modu bakarra ''estriazioak'' bilatzea da (marra paralelo finak dira).
 
== Silikato ilunak ==