Pluton (planeta nanoa): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
108. lerroa:
|note = no
}}
'''Pluton''' ('''134340 Pluto''') [[Kuiper gerrikoa|Kuiper gerrikoko]] [[objektu astronomiko]]rik handiena da, eta [[Eguzkia]] zuzenean orbitatzen behatu diren gorputz handienetan hamargarrena. [[Planeta nano]] ezagunen artean, tamainaz bigarrena da ([[Eris (planeta nanoa)|Eris]] da lehena). Kuiper gerrikoko beste objektuak bezala, Pluton arrokaz eta izotzez osatua da nagusiki. Plutonek bost [[satelite]] ditu: [[Nix (satelitea)|Nix]], [[Hidra (satelitea)|Hidra]], [[Karonte (satelitea)|Karonte]], [[Zerbero (satelitea)|Zerbero]] eta [[Estigia (satelitea)|Estigia]].
 
1930ean aurkitua, Pluton hasiera batean [[Eguzkia|Eguzkitik]] hasita bederatzigarren [[planeta]]tzat sailkatu zuten, eta horien artean txikientzat. [[Eguzki-sistema|Eguzki Sistemako]] kanpoaldean, ordea, tamainaz berdintsuak ziren objektuak —edo, Erisen kasuan, % 27 handiagoa— aurkituz joan ziren hurrengo 75 urtean; objektu horiek guztiak [[planeta nano]]tzat sailkatzen zirela kontuan hartuta, azkenean, [[2006]]ko [[abuztuaren 24]]an, [[Nazioarteko Astronomia Elkartea]]k Pluton ere planeta nanotzat sailkatu zuen.
 
[[Clyde Tombaugh]] astronomoak aurkitu zuen [[1930]]ean, [[Arizona]]ko ([[Ameriketako Estatu Batuak]]) [[Lowell Behatokia|Lowell behatokitik]], [[Neptuno (planeta)|Neptunoren]] orbita azaltzearren ''X planeta'' baten bila ari zela. Plutonen orbita-eszentrikotasun handiak eguzkitik hurbilen dagoen zortzigarrena bihurtzen du orbitaren zati batean; hau da, Neptunoren orbita zeharkatzen du aldizka: azken aldiz, 1979ko otsailaren 7tik 1999ko otsailaren 11ra bitartean.
 
== Historia ==
133. lerroa:
 
Objetua ofizialki [[1930]]<nowiki/>eko [[maiatzaren 25]]<nowiki/>ean izendatu zuten<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Name Pluto Given to Body Believed to Be Planet X|data=1930-05-25|url=http://select.nytimes.com/gst/abstract.html?res=F60F14FC3D55147A93C7AB178ED85F448385F9&scp=1&sq=Name%20given%20to%20body%20planet%20X&st=cse|aldizkaria=The New York Times|issn=0362-4331|sartze-data=2017-03-19}}</ref>. Lowell Behatokiko kide bakoitzak botoa emateko eskubidea zuen hiru izenen zerrenda batetik: [[Minerva]], [[Kronos]] eta Pluton. Minerva jada asteroide baten izena zen eta Kronos izena [[Thomas Jefferson Jackson See]] astronomoak proposatu zuen, garai hartan fama txarra hartzen ari zena. Plutonek irabazi zuen bozketa, boto guztiak lortuta<ref name=":2" />. Izena proposatu izanagatik Madanek Venetiari £5 eman zizkion (gaur egongo 300 [[Libera esterlina|libera esterlinaren]] parekoa<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Measuring Worth - Annual RPI and Average Earnings for Britain|url=https://measuringworth.com/ukearncpi/|sartze-data=2017-03-19}}</ref>).<ref name=":1" />
 
== Geologia ==
<blockquote>''Sakontzeko irakurri: [[Plutongo geologia]]''</blockquote>Askotan kontrakoa pentsatu dugun arren, gaur egun badakigu [[Plutongo geologia]] aktiboa eta berezia dela. [[New Horizons]] zunda bertatik igaro zenean hainbat misterio argitu zizkigun eta gainera, [[Geologia|geologiari]] buruzko datu berri eta interesgarriak bidali zizkigun. Datu horien artean aipagarrienak [[Nitrogeno|nitrogenozko]] gainazala duela, ordoki zabal zein mendi altuak dituela eta kriobulkanismoa izan dezakeela dira.
 
== Sateliteak ==
Lehen aipatu dugun bezala, Plutonek bost [[Satelite natural|satelite]] ditu, handiena [[Karonte (satelitea)|Karonte]] da, planetaren tamainaren ia erdia duena. Bestalde, beste lau satelite gehiago ditu, baina hauek Karonte baino hurrutiago kokatzen dira eta askoz txikiagoak dira, gainera, ezinezkoa da [[Lurra|Lurretik]] satelite hauek behatzea. Satelite hauen izena, [[Hidra (satelitea)|Hidra]], [[Nix (satelitea)|Nix]], [[Zerbero (satelitea)|Zerbero]] eta [[Estigia (satelitea)|Estigia]], [[Greziar mitologia|greziar mitologiako]] [[Infernu|infernuko]] jainkoen izenetatik datoz, Pluton eta Karonterekin gertatzen den bezala.
 
== Ikus, gainera ==