Altsasuko Mahaia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Altsasuko Mahaia (1978).jpg|thumb|350px|Altsasuko Mahaiaren argazkia, [[1978]]an. [[Jon Idigoras]], [[Patxi Zabaleta]], [[Jokin Gorostidi]], [[Telesforo Monzón|Telesforo Monzon]], [[Iñaki Aldekoa]] edo [[Txomin Ziluaga]] bezalako politikari ezagunak agertzen dira.]]
'''Altsasuko Mahaia''' ezker abertzaleeko zenbait talde eta pertsonaren elkarte baten izena da. 1977ko urriaren 24an, politikari independente batzuk, [[Telesforo Monzón|Telesforo Monzon]] buru, eta [[Eusko Abertzale Ekintza]] (EAE-ANV), [[Euskal Iraultzarako Alderdia]] (EIA), [[Euskal Sozialista Biltzarrea]] (ESB), [[Herriko Alderdi Sozialista Iraultzailea]] (HASI) eta [[Langile Abertzale Iraultzaileen Alderdia]] (LAIA) ezker abertzaleko alderdiek, Altsasun[[Altsasu]]n bildurik, zenbait punturen inguruan elkartzea erabaki zuten, eta elkarteari Altsasuko Mahaia izena eman zioten.<ref>{{erreferentzia|url=http://www.berria.eus/udako_serieak/1977_mugarriak_eta_bidegurutzeak/bostgarrena.php|egunkaria=[[Berria]]|izenburua=Puzzlea osatzeko gidaliburua|izena=Gotzon|abizena=Hermosilla}}</ref>
 
Euskal Herria independente, [[sozialista]], [[euskaldun]] eta batuaren aldeko estrategian, 1978ko apirilaren 27tik aurrera [[Herri Batasuna]] koalizioa izan zenaren jomuga taktikoa [[KAS Alternatiba|KAS alternatibaren]] puntuen inguruan oinarritu zen (autodeterminazio-eskubidea Euskal Herriarentzat, [[amnistia]] euskal preso eta erbesteratu guztientzat, alderdi politiko guztien legeztapena, Hego Euskal Herriaren bateratzea, Nafarroa barne, euskara Euskal Herriko hizkuntza nazional nagusia eta herritar guztien bizi-baldintzen hobekuntza). Haustura demokratikoaren aldeko jokamolde politiko horretatik bazter, EIA alderdiak utzi egin zuen Altsasuko Mahaia, sortu eta hilabetera, [[1977ko Espainiako hauteskunde orokorrak|1977ko hauteskunde orokorren]] arabera eratu zen [[Eusko Kontseilu Nagusia|Euskal Kontseilu Nagusian]] parte hartzeko.
 
1978ko apirilaren 27an, Altsasuko Mahaia desegin eta [[Herri Batasuna]] (HB) koalizioa jaio zen.