Bizkaiko Forua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Hainbat lotura:Aitoren seme, Foru baimen, oinaztar, ganboar
No edit summary
4. lerroa:
 
Bizkaiko oinarrizko erakundea ''ibarra'' zen, eta erakunde horretara biltzen ziren [[baserri]]ak. Goragoko mailan ''[[elizate]]ak'' zeuden, baserri, auzo eta inguruko lurrak biltzen zituena. Elizateek gizonezko herritar guztiak biltzen ziren aholkularitzak zeuzkaten, eta ordezkariak bidaltzen zituzten Merindadeko Batzar Nagusietara. Elizate bakoitzak ''fiel'' izeneko agintaria zuen (zenbaitetan bi, bata jabeek aukeratua eta bestea maizterrek). ''[[Merindade]]ak'' eskualdeko elizateak biltzen zituen, eta Merindadeko Batzar Nagusiak antolatzen zituen; bertan biltzen ziren elizateetako ordezkariak. Merindadearen buru ''merio'' (''merino'' gaztelaniaz) edo epaileak jarduten zuen. Batzar horietan aukeratzen ziren Gernikan egiten ziren Bizkaiko Batzar Nagusietarako ordezkariak. Bizkaitar guztiak ziren [[aitoren seme]], eta lurjabe izateko eskubidea zuten, guztiak handiki ez baziren ere. Bizkaiko lehen Merindadeak [[Uribe]], [[Busturia]], [[Markina-Xemein|Markina]], [[Bedia]], [[Zornotza]] eta [[Arratia]] izan ziren. [[Durangaldea]], [[Enkarterri]] eta [[Orozko]] geroago batu ziren. Bizkaiko Batzar Nagusietara deitzeko, sua pizten zen [[Gorbeia]], [[Ganekogorta]], [[Kolitza]], [[Oiz (mendia)|Oiz]] eta [[Sollube]] mendi-gainetan, eta elizate eta hirietako ordezkariak biltzen ziren.
 
[[Fitxategi:Bizkaiko_merindadeak_XVIII._mendean.png|thumb|Bizkaiko merindadeak XVIII. mendean.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Mapa historikoak|hizkuntza=eu-ES|url=http://www.kondaira.eus/index.php/kondaira/historiaMateriala/mapak|sartze-data=2017-11-21}}</ref>]]
 
Elizateetako ordezkariak [[ahaide nagusiak]] ziren, eta hirietakoak ermandadeen ordezkariak izan ohi ziren, hirietako merkatarien ordezkariak [[XVI. mendea|XVI. mendetik]] aurrera. Jatorriz Ahaide Nagusien Batzarra bazen ere, bizkaitar orok zuen Batzarrean parte hartzeko eskubidea, ordezkari izanez gero. Batzar Nagusiak legegile ziren nagusiki. Jaunaren edo erregearen proposamen guztiek batzarkideen onespena jaso behar zuten, eta haien agindua onartu edo gaitzesteko eskubidea zuten batzarkideek ''([[Foru baimen]]a)''. Bestalde, Jaunak berretsi behar zuen Batzar Nagusiek erabakitakoa. Ahaide Nagusien arteko gudu eta liskarrak konpontzeko aitzakiaz, baina erregearen armada sendotzea xede zuela, Jaunak korrejidore bat izendatzen zuen; teniente nagusi bat zegoen Gernikan eta beste bi Enkarterri eta Durangaldean. Merindade bakoitzak zuen bere merioa (Uribek, [[Bilbo]] barnean hartuta, bi), eta merio bakoitzak bere ordezkoak zituen.