Gizarte bazterketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''GIZARTE BAZTERKETA'''
'''Gizarte-bazterketa''', '''marjinazio''', '''esklusio''' edo '''bazterkeria''' pertsonek [[gizarte-ongizate]] eta [[bizi-kalitate]]a eskuratzeko jasaten dituzten oztopo sozial, ekonomiko edo politikoen multzoa da, [[gizarte]]aren [[sistema]]n modu egokian ez [[gizarte-integrazio|integratzeagatik]]. Oztopo hauek modu zuzenean [[diskriminazio]] edo bazterkeriaz gerta daiteke, baina baita ere pertsona horiek gizartean integratzeko beharreko mekanismoak behar bezala funtzionatzen ez dutelako. Bazterketa dakarten egoerak anitz dira, hala nola [[pobrezia]], [[familia]]ren haustura, [[immigrazio]]a, [[drogazaletasun]]a eta [[delinkuentzia]]. Egoera horiek gizartearekiko loturak hautsi eta isolamendua dakar, bazterketa-egoeraren gainditzea eragotziz; aldi berean, gizartea zatitu egiten du, gizartearen eremutik kanpo geratzen diren kolektiboak sortuz. Egungo ekonomia-eredu nagusiek (kapitalismoak eta liberalismo ekonomikoak bultzatzen duten lan-prekarietateaz, esaterako) eta, elkartasun-loturak ezabaturik, gizartearen zatiketak eta kohesio-ezak gizarte-bazterketaren kausa estrukturaltzat ere jotzen dira. [[Administrazio publiko]]ek bazterketa egoerak gainditzeko [[politika]]k eraman ohi dituzte aurrera, [[gizarte ongizate]] izeneko alorren baitan.
 
Gizartearen sisteman modu egoki batean ez integratzeagatik, herritar askok, gizarte–bazterketa, marjinazioa, esklusioa edo bazterkeria pairatzen dute, hauek oztopo sozial bihurtuz. Aipatu beharra dago, ez dagoela giza bazterketaren kontzeptu unibertsal bat.
 
Beste era batean esanda, marjinazio kontzeptuaren bidez adierazten dira pobrezia larriko egoerak, gizabanakoak edo taldeak estigmatizatuak direnean (“markatuak” eta identifikatuak baztertuak izateko).
 
1980. Hamarraldian zabaldu zen marjinazio hitza soziologiaren literaturan. Kontzeptu honek duen ideia nagusiaren arabera, gizabanako edo talde bati gizarte eskubideak ukatzen zaizkio eta komunitatetik kanpo uzten da.
 
Bazterketa soziala, diskriminazioa zein bazterketaren bidez gerta daiteke, baina, baliteke herritar horiek gizartean integratzeko behar diren mekanismoen falta izatea. Giza bazterketa ez da bat batean pairatzen den zerbait, hau da, prozesu baten bidez gertatzen da.  Hainbat dira bazterketa eragiten duten faktoreak; pobrezia, familiaren haustura, immigrazioa, drogazaletasuna eta delinkuentzia. Zoritxarrez, bazterketa sozialak, gizartea bitan zatitzen du; alde batetik gizartean gizarteratuta daudenak eta bestetik gizartetik at daudenak, getoak sortuz.  
 
Silver (1994) adituaren esanetan, bazterketa sozialaren kontzeptua ekintza batera erreferentzia egiten dio, hau da, kategoria espezifiko pertsona batzuen parte hartzea ezeztatzea. Hauek dira, Silver-ek azaltzen dituen bazterketa mota:
 
·        Herritartasuna gizartetik at dagoenean.
 
·        Desgaitasun eta txirotasun egoera, zeinetan herritarrok jarduera komunetan parte hartzeko aukera eza dagoenean.
 
·        Estigmagatik zein bazterketarik, herritarrok isilik dauden egoeretan.
 
Gizartean ez parte-hartzeak (ekonomiko, kultural, sozial) bazterketa kontsideratzen da. Burnel Report (1989) adituaren esanetan, bazterketa, herritar batek giza eskubideen eza duenean, pertsona lagundua ez izateko arriskuan dagoena da. Hau da, giza eskubideak ez dituenez, baztertua izango da estigmatizazioa pairatuz. Honek ez du txirotasunaz hitz egiten, baizik eta, pertsona baztertuaren gizarteratzearen urritasunaz, hala nola, lanpostua izateko aukera. Laburbilduz, bazterketa soziala, arazoen bilketa da.
 
Nabarmentzekoa da, giza bazterketa prozesu bat dela, ez kondizio bat, beraz, bazterketaren mugak aldakorrak dira. Honek zera esan nahi du, talde batean baztertuta dagoena denborarekin gizarteratuta egon ahal dela, betiere, hezkuntza, demografía, giza aurreiritziak kontuan izanda.
 
'''Motak:'''
 
Hiru bazterketa mota daude: 1) Etxebizitza 2) Soldata 3) Hezkuntza.
 
1)     Etxebizitza:  bizi-etapak garatzen diren lekua da, bertan familiarekin lotura afektiboak sortzen dira. Etxebizitza duin bat familia gizarteratzean onurak ekartzen ditu, batez ere haurrentzat, zeren eta osasuna hobetzen du.
 
2)     Soldata: soldata bat jasotzea funtsezkoa da behar basikoak asetzeko, horrela bizi kalitatea hobe daiteke. Soldatari esker, hezkuntza, osasuna eta aisia izateko eskubidea dute.
 
3)     Hezkuntza: langabezia saihesteko balio du. Honi esker giza trebetasunak garatzen dira eta helburuak lortzeko balio du, batez ere bazterketa soziala saihesteko.
 
'''Gizarte hezkuntzan:'''
 
Giza bazterketa eta marjinazioarekin amaitzeko, beharrezkoa da esku hartze sozio-hezitzaile bat egitea. Hau da, gizarte hezitzaile profesionalek elkartzea eta esparru honetako pertsonen eredu ekologikoa aztertu behar da. Hau da, testuinguru ekologikoaren 4 oinarriak aztertzea: mikrosistema, makrosistema, mesosistema eta exosistema. (Uri Bronfenbrennen, ''“Ecologia del desarrollo humano”'' 1987)
 
Behin testuinguru ekologikoa aztertuta, plangintza egiteko baztertuta dauden pertsonen beharrak zeintzuk diren identifikatu behar ditugu, ondoren, esku-hartze egoki bat egin ahal izateko.
[[Kategoria:Gizarte-arazoak]]