«Silikato»: berrikuspenen arteko aldeak

1.680 bytes removed ,  Duela 3 urte
 
=== Beste silikato batzuen egiturak ===
[[Tetraedro|Tetraedroak]] sortzeko kontrako [[Karga elektriko|karga elektrikoa]] ematen duten katioiek sortzen dituzten loturez gain, tetraedroak beraien artean lotu daitezke hainbat konfigurazio sortuz. Adibidez, tetraedroak lotu daitezke kate bakunak, bikoitzak eta xafla estrukturak sortzeko. Konfigurazio horietako tetraedroen arteko loturak sortzen dira tetraedroen silizio atomoak oxigeno atomoak konpartitzen dituztelako. Irudian ikusten den bezala, silizio atomoa lau oxigeno ioi handiagoz inguratuta dago eta ioi hauetatik bi, siliziorekin lotura osatzen dute eta aldiz beste biak ez dira konpartitzen. Ondorioz, tetraedroak batzen dira oxigeno ioiak konpartitzen direlako, horrela kate estruktura sortzen da.
 
Xafla estrukturan silizioa inguratzen duten oxigeno ioi gehiago konpartitzen dira, baina ioi bakartiak badaude. Aldiz, oxigeno ioi guztiak konpartitzen dituzten estrukturak existitzen dira, hauek estruktura tridimentsionalak dira.
 
== Silikato argiak ==
'''Silikato argiak''' edo '''ez-ferromagnesianoak''' gehienetan kolore argia eta 2,7 inguruko pisu espezifikoa dute, silikato ferromagnesianoena baino txikiagoa. Diferentzia hauek [[burdina]] (Fe) eta [[magnesio|magnesio]]<nowiki/>aren]] (Mg) presentziaren menpekoak dira. Silikato argiak [[aluminio]] (Al) , [[potasio]] (K) , [[kaltzio]] (Ca) , eta [[sodio|sodio]]<nowiki/>aren]] (Na) kantitate aldakorrak dituzte, baina ez dute ia Magnesiorik ezta burdinik.
 
=== Feldespatoen taldea ===
Mineral talde ohikoena da feldespatoa, presio eta tenperatura tarte zabalean sortu daitezke (honek bere ugaritasuna azaldu dezake). Bi exfoliazio plano dituzte, 90º -tan mozten direnak, nahiko gogorrak dira (Mohs-en eskalan 6) eta bere disdira beirakara edo perlatsua da. Arroka baten osagai bezala, feldespatoak identifikatu daitezke forma angeluzuzenarengatik eta aurpegi disdiratsuak nahiko leunengatik.
 
Feldespatoen egitura silizio atomoak oxigeno atomoak konpartitzean sortzen den sare tridimentsional bat da. Gainera, feldespatoaren egituran silikatoen erdia edo laurdena aluminio atomoz
Feldespatoen egitura silizio atomoak oxigeno atomoak konpartitzean sortzen den sare tridimentsional bat da. Gainera, feldespatoaren egituran silikatoen erdia edo laurdena aluminio atomoz ordezkatzen da. Aluminio (+3) eta silizioaren (+4) arteko karga ezberdintasuna [[potasio]] (+1), [[sodio]](+1) eta [[kaltzio]] (+2) ioiekin orekatu daiteke. Potasio ioia oso handia denez sodio eta kaltzio ioiekin konparatuta, bi feldespato egitura sortzen dira. Lehenengo taldea '''feldespato potasiko''' deritzo, potasio ioiak edukitzen dituelako bere estrukturan. (''[[Ortosa]]'' eta ''mikroklina'' feldespato potasikoaren osagai komunak dira.) Feldespato potasikoaren kolorea krema argia bezalakoa izan ohi da. Bigarren taldea '''[[Plagioklasa|plagioklasak]]''' dira eta hauek txuri-grisak dira. Hala ere, ezin dugu koloreak erabili taldeak bereizteko. Feldespatoak fisikoki bereizteko modu zuhur bakarra, lerro paralelo finak bilatzea da. Lerro fin hauek estriazio deritzo ''(striat=estria).'' Estriazioak plagioklasetan aurkituko ditugu, feldespato potasikoetan aldiz ez. (''[[Albita]]'' eta ''anortita'' plagioklasaren osagai komunak dira)
 
=== Kuartzoa ===
Si eta O atomoez guztiz osatutako silikato bakarra da, <chem>SiO2</chem>da bere formula kimikoa. Kuartzoaren estrukturan bi oxigeno ioi daude silizio ioi bakoitzerako eta horrenbestez, ez du ioi positiboen beharrik neutralizatzeko. Si-O lotura guztiak berdinak dira norabide guztietan egitura tridimentsional oso trinkoa osatuz. Beraz, kuartzoa oso gogorra da eta ez du esfoliaziorik. Apurtzen denean, fraktura konkoidala erakusten du. Forma puruan, kuartzoa gardena da eta interferentziarik gabe kristalizatzen bada, muturretan forma piramidalak dituzten kristal hexagonalak eratuko ditu. Aldiz ez-purutasunak baldin baditu ez-purutasun horien koloreak hartuko ditu eta kristalen esfolazioa ez da ona izango.
 
Kuartzoaren barietate ohikoenak honako hauek dira; kuartzo txuria, grisa, arrosa, purpura eta gardena.
 
=== Moskobita ===
[[Mika (minerala)|Miken]] taldeko ohiko minerala da, kolorea argikoa eta disdira [[Perla|perlatsua]] duena. Xafla egitura du eta beste mikak bezalaxe, norabide batean oso esfoliazio ona dauka. Erdi aroan beirazko leihoak egiteko erabiltzen zen oso gardena delako. Oso disdiratsua denez, batzutan indentifikatu dezakegu arroka baten disdirarengatik. Are gehiago, itsasoko hondarra begiratuz gero moskobitaren disdira ikus daiteke hare pikorren artean.
 
== Silikato ilunak ==
* Enstatita <chem>MgSiO3</chem>
* Ferrosilita <chem>FeSiO3</chem>
 
=== Anfibolen taldea ===
Anfibolak, inosilikatoen taldeko mineral multzo bat da.
 
[[Hornblenda]] da talde honetako mineralik arruntena, kolore beltza edo berde iluna izan ohi du eta bere exfolazio angeluetan izan ezik (60° eta 120°takoak) antzeko itxura dauka augitarekin. Exfolazio berezi hauen erruduna, estrukturan dituen tetraedro kate bikoitzak dira. Normalean arroketan horblendak kristal luzangak eratzen ditu, honek piroxenotik bereizten laguntzen digu, kristal zapalduak eratzen dituzte eta. Horblenda, arroka kontinentaletan aurkitzen da nagusiki, non arroka argi baten konposatu ilun bezala jokatzen duen.
 
== Mineral ez-silikato garrantzitsuak ==
22

edits