Silikato (mineral): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
47. lerroa:
 
Feldespatoen egitura silizio atomoak oxigeno atomoak konpartitzean sortzen den sare tridimentsional bat da. Gainera, feldespatoaren egituran silikatoen erdia edo laurdena aluminio atomoz ordezkatzen da. Aluminio (+3) eta silizioaren (+4) arteko karga ezberdintasuna [[potasio]] (+1), [[sodio]](+1) eta [[kaltzio]] (+2) ioiekin orekatu daiteke. Potasio ioia oso handia denez sodio eta kaltzio ioiekin konparatuta, bi feldespato egitura sortzen dira. Lehenengo taldea '''feldespato potasiko''' deritzo, potasio ioiak edukitzen dituelako bere estrukturan. (''Ortosa'' eta ''mikroklina'' feldespato potasikoaren osagai komunak dira.) Feldespato potasikoaren kolorea krema argia bezalakoa izan ohi da. Bigarren taldea '''plagioklasak''' dira eta hauek txuri-grisak dira. Hala ere, ezin dugu koloreak erabili taldeak bereizteko. Feldespatoak fisikoki bereizteko modu zuhur bakarra, lerro paralelo finak bilatzea da. Lerro fin hauek estriazio deritzo ''(striat=estria).'' Estriazioak plagioklasetan aurkituko ditugu, feldespato potasikoetan aldiz ez.
 
=== Kuartzoa ===
Si eta O atomoez guztiz osatutako silikato bakarra da, <chem>SiO2</chem>da bere formula kimikoa. Kuartzoaren estrukturan bi oxigeno ioi daude silizio ioi bakoitzerako eta horrenbestez, ez du ioi positiboen beharrik neutralizatzeko. Si-O lotura guztiak berdinak dira norabide guztietan egitura tridimentsional oso trinkoa osatuz. Beraz, kuartzoa oso gogorra da eta ez du esfoliaziorik. Apurtzen denean, fraktura konkoidala erakusten du. Forma puruan, kuartzoa gardena da eta interferentziarik gabe kristalizatzen bada, muturretan forma piramidalak dituzten kristal hexagonalak eratuko ditu. Aldiz ez-purutasunak baldin baditu ez-purutasun horien koloreak hartuko ditu eta kristalen esfolazioa ez da ona izango.
 
Kuartzoaren barietate ohikoenak honako hauek dira; kuartzo txuria, grisa, arrosa, purpura eta gardena.
 
=== Moskobita ===
[[Mika (minerala)|Miken]] taldeko ohiko minerala da, kolorea argikoa eta disdira [[Perla|perlatsua]] duena. Xafla egitura du eta beste mikak bezalaxe, norabide batean oso esfoliazio ona dauka. Erdi aroan beirazko leihoak egiteko erabiltzen zen oso gardena delako. Oso disdiratsua denez, batzutan indentifikatu dezakegu arroka baten disdirarengatik. Are gehiago, itsasoko hondarra begiratuz gero moskobitaren disdira ikus daiteke hare pikorren artean.
 
== Silikato ilunak ==