Silikato (mineral): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
29. lerroa:
 
== Silikato egituren muntaia ==
Silikatoen egitura gehienak, horien artean kate bakunak eta bikoitzak, ez dira konposatu kimiko neutroak. Baina tetraedro indibidualean bezala, egitura horiek, katioi metalikoen inklusioekin neutralizatuta daude. Silikatoen egiturak lotzeko gehien erabiltzen diren katioiak honako hauek dira: burdina (Fe), magnesioa (Mg), potasioa (K), sodioa (Na), aluminioa (Al) eta kaltzioa (Ca). Katioi horietako bakoitzak, erradio atomiko eta karga desberdina dauka. Normalean, gutxi gora behera tamaina berdina duten ioiak, beraien artean ordezkatu daitezke. Adibidez, burdinaren ioia (Fe<sup>2+</sup>) eta magnesioarena (Mg<sup>2+</sup>) antzeko tamaina dutenez, beraien artean ordezkatu daitezke [[Mineral|mineralaren]] egitura aldatu gabe, eta gauza bera gertatzen da [[kaltzio]] eta [[Sodio|sodioaren]] artean. Gainera, askotan, aluminioak silizioa ordezten du siliko-oxigeno tetraedroan.
 
[[Silizio]] egiturek, katioi desberdinak loturaren leku jakin batean egokitzeko duten ahalmenari esker, mineral zehatz baten ale indibidualek, zenbait elementuen kantitate aldagarriak izan ditzakete. Horren ondorioz, mota horretako mineralak, parentesiak dituen formula kimiko baten bidez adierazten dira. Parentesi horiei esker, mineral horien osagai aldagaia zein den zehazten da. Adibide egoki bat [[olibino]] minerala da, bere formula kimikoa honako hau da: (Mg, Fe)<sub>2</sub> SiO<sub>4</sub> , beraz, magnesio/ burdinaren silikatoa da. Formulan ikusten den bezala, olibinoaren kasuan, magnesio eta burdinaren katioiak beraien artean ordezkatu daitezke modu librean. Alde batetik, olibinoak burdina eduki ditzakedezake, magnesiorik gabe, kasu horretan, Fe<sub>2</sub> SiO<sub>4</sub> edo silikato ferriko esaten zaio. Beste aldetik, olibinoa burdinik gabe egon daiteke naturan, eta kasu horretan, Mg<sub>2</sub> SiO<sub>4</sub> edo magnesiozko silikato deitzen zaio. Horren ondorioz, olibinoak, beste silikato ugari bezala, mineral familia bat balitz bezala jokatzen du. Ordezkapen batzuetan trukatzen diren ioiak, ez dute karga elektriko berdina. Adibidez, kaltzioak( Ca<sup>2+</sup>) sodioa (Na<sup>+</sup>) ordezten duenean, egiturak karga positibo bat irabazten du. Naturan, ordezkapen horiek silizioaren (Si<sup>4+</sup>) eta alumunioaren ( Al<sup>3+</sup>) arteko aldibereko ordezkapenak eginez gertatzen dira, eta horrela konposatuaren neutraltasuna mantentzen da. Hau, plagioklasa izeneko feldespatoan gertatzen da, lurrazalean dagoen mineral familia ugarienaren partaidea dena. Feldspato taldearen barruan, espezie desberdinak daude. Garrantzitsuenak, kaltzio-aluminiozko silikatoa edo anortita ( CaAl<sub>2</sub>Si<sub>2</sub>O<sub>8</sub>) eta sodio-aluminiozko silikatoa edo albita ( NaAlSi<sub>3</sub>O<sub>8</sub>) dira.
 
Lotura kimikoak kontuan hartuz, silikatoen egiturak aztertu daiezke. Dakigunez, silikatoa osatzen duten elementu nagusien artean, oxigenoa baino ez da anioia, beraz, karga negatiboa dauka. Kontrako karga duten ioiak elkar erakartzen direnez, eta karga berdinekoak aldentzen direnez, silikatoen egiturak lotuta mantentzen dituzten lotura kimikoak, oxigenoaren eta kontrako kargako katioien artean gertazen dira. Horren ondorioz, katioiak oxigenotik ahal den gertuen eta beraien artean ahal duten distantzia handiena utziz kokatzen dira. Silizioaren tamaina txikia eta karga handia (+4) dela eta, siliziozko katioiak lotura sendoenak osatzen ditu oxigenoarekin. Aluminioak, berriz, indar handiagoarekin lotzen da kaltziora, magnesiora, burdinara, sodiora edo potasiora, oxigenora baino. Hala ere, zenbait alderdietan, aluminioak silizioaren antzera jokatzen du, egitura tetraedriko basikoaren ioi zentrala izanik.
 
Silikato gehienek, erdialdean silizio edo aluminio katioi bakarra dute, eta haren inguruan, oxigenoaren lau anioi daude. Tetraedro horiek, askotan partekatutako oxigeno atomoen bidez lotzen dira, beste silikato egiturak osatzeko. Azkenik, gainerako katioiak silikato egituren oxigeno atomoekin lotzen dira, egitura kristalino konplexuenak osatzeko.
 
== Silikato arruntak ==