Sao Tome eta Principe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
58. lerroa:
 
== Historia ==
1470. urte inguruan [[portugaldar]] itsasgizonak São Tome eta Printze uharteetara irisi ziren. XV. mendearen bukaeran Portugalgo [[judu]]ak eta presoak eraman zituzten. Geroxeago [[azukre kanabera]] lantzen hasi ziren Afrikatik eramandako esklaboekin. Handik gutxira, São Tome eta Printze esklaboen salerosketako gune nagusietako bat bilakatu ziren. XVII. mendean holandarrek hartu zituzten uharteak, baina handik gutxira portugaldarren eskuetan geratu ziren berriro. Urte batzuetan gainbehera egin ondoren, XIX. mendean, kakao ekoizpenak uharteen garrantzia handitu zuen. 1876an esklabotasuna debekatu zen, baina 1909an [[Ingalaterra]]ko eta [[Alemania]]ko txokolategileek São Tomeko kakaoa erosteari utzi zioten, jakin zutenean lursail handietako langileak esklabo gisa lan egiten zutela. 1953an agintariek gogor zapaldu zituzten lursail handietako langileen matxinadak. 1960an uharteak Portugalen itsasoz haraindiko probintzia bilakatu ziren. 1975eko uztailaren 12an, [[Krabelinen Iraultza|Portugalgo sistema politikoa aldatu zuen iraultzaren]] ondoren, uharteek burujabetasuna erdietsi zuten. [[Manuel Pinto da Costa]] ekonomialaria eta [[Movimento de Libertação de São Tomé e Príncipe – Partido Social Democrata|MLNSTP]] alderdi komunistaren idazkari nagusia lehendakari izendatu zuten. 1985etik aurrera Pinto da Costa [[komunismo]]tik urruntzen hasi zen, eta uharteetan bizi ziren angolar, kubatar eta sobietar soldadu eta teknikariek alde egin zuten. 1990eko irailean konstituzio berria onartu zen, alderdi-aniztasunaren aldekoa. Ondorengo hauteskundeetan (1991ko urtarrila),urtarrileko orduondorengo arte alderdi bakarra izandakoahauteskundeetan, São Tome eta Principeko Askapenerako Higikundea (MLSTP), ordu arte alderdi bakarra izandakoa, galtzaile izan zen, [[Konbergentzia Demokratikoa]] alderdiak (PCD) lortu baitzuen gehiengoa. Bi hilabete geroago, [[Miguel Trovoada]] aukeratu zuten Errepublikako presidente. 1994an, ordea, MLSTP alderdiak berreskuratu zuen agintea. Hurrengo urtean, abuztuaren 15ean, [[estatu kolpe]] militar bat izan zen, eta nazio batasuneko gobernu bat osatu zen. 1996ko uztailean, Trovoada berriz presidente hautatu zutelarik, beste krisi bat sortu zen, MLSTParen kontra jokatzen baitzuen beti hark. MLSTP alderdiak lortu zuen berriz ere gehiengoa 1998ko azaroan, absolutua gainera. Nazioartean, uhartedia [[Frankofonia]]ko kide egin zen (1995); aldi berean, parte hartzen du Portuges Hizkuntzako Herrialdeen Elkarteko saioetan (CPLP), elkarte horren kide sortzaile baita 1996ko uztailaz geroztik. 2001ko hauteskundeetan, [[Fradique de Menezes]] aukeratu zuten lehendakari. 2002ko legebiltzarrerako hauteskundeetan koalizio gobernu bat eratu zen, alderdi bakar batek ez zuelako gehiengoa lortu. 2003an militar batzuek estatu kolpe bat jo zuten, baina nazioarteko herrialde askoren bitartekaritzak estatu kolpea eragotzi zuen.
 
== Erreferentziak ==