Momo (eleberria): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerZab (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
MerZab (eztabaida | ekarpenak)
36. lerroa:
Jatorrizko izenburu osoa ''Momo oder Die seltsame Geschichte von den Zeit-Dieben und von dem Kind, das den Menschen die gestohlene Zeit zurückbrachte'' da, hots, «Momo, edo denbora-lapurren eta jendeari [[denbora]] lapurtua itzuli zion haurraren istorio bitxia».
 
== Laburpena ==
== Protagonistaren ezaugarriak ==
{{argumentua}}
Momo, [[Erroma]] kanpoaldeko [[anfiteatro]] suntsitu batean bizi den neskatxa [[Zurtz|umezurtz]] bat da. Oso lagunkoia da, hitz gutxikoa eta entzule ona, entzute hutsarekin bere lagunen arazoak identifikatzen baititu, eta haiei ohartarazi arazo horien soluzioez. Nahiz eta baliabide gutxiko neska izan, pozik bizi da [[Adiskidetasun|lagun]] asko dituelako eta ez dagoelako inoiz bakarrik. Giro lasai honetan, Grisezko gizonak azaltzen dira, Denboraren Banketxearen ordezkariak, denbora [[Aurrezki|aurrezteko]] ideia zabaltzen dutenak. Jendea denbora aurrezte horretan obsesionatzen da, gerora erabili ahal izango dutelakoan. Honela, denbora galtzea dirudien edozer gauza egiteari uzten zaio: [[Arte|artea]], imaginazioa, [[lo]]... bizitza antzu eta nekeza bihurtzen da. Errealitatean, zenbat eta denbora gehiago aurreztu are gutxiago du jendeak, Grisezko gizonek [[Zigarreta|zigarro]] moduan erretzen bait dute denbora hori.