«Momo (eleberria)»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
}}
[[Fitxategi:Sculpture Momo Ulrike Enders Michael-Ende-Platz Hanover Germany.jpg|thumb|Momo irudikatzen duen eskultura]]
'''''Momo''''' [[Michael Ende]] alemaniar idazleak [[Alemaniera|alemanieraz]] idatzitako haur eta gazte literaturako fantasiazko [[eleberri]] bat da. [[1973]]an argitaratua, Momo izeneko neskatoa du protagonistatzat. [[1998|1998an]] argitaratu zen [[euskara]]z.
 
Jatorrizko izenburu osoa ''Momo oder Die seltsame Geschichte von den Zeit-Dieben und von dem Kind, das den Menschen die gestohlene Zeit zurückbrachte'' da, hots, «Momo, edo denbora-lapurren eta jendeari [[denbora]] lapurtua itzuli zion haurraren istorio bitxia».
 
== Protagonistaren ezaugarriak ==
{{argumentua}}
Momo, [[Erroma]] kanpoaldeko [[anfiteatro]] suntsitu batean bizi den neskatxa [[Zurtz|umezurtz]] bat da. Oso lagunkoia da, hitz gutxikoa eta entzule ona, entzute hutsarekin bere lagunen arazoak identifikatzen baititu, eta haiei ohartarazi arazo horien soluzioez. Nahiz eta baliabide gutxiko neska izan, pozik bizi da [[Adiskidetasun|lagun]] asko dituelako eta ez dagoelako inoiz bakarrik. Giro lasai honetan, Grisezko gizonak azaltzen dira, Denboraren Banketxearen ordezkariak, denbora [[Aurrezki|aurrezteko]] ideia zabaltzen dutenak. Jendea denbora aurrezte horretan obsesionatzen da, gerora erabili ahal izango dutelakoan. Honela, denbora galtzea dirudien edozer gauza egiteari uzten zaio: [[Arte|artea]], imaginazioa, [[lo]]... bizitza antzu eta nekeza bihurtzen da. Errealitatean, zenbat eta denbora gehiago aurreztu are gutxiago du jendeak, Grisezko gizonek [[Zigarreta|zigarro]] moduan erretzen bait dute denbora hori.
 
Grisezko gizonek etsai nagusitzat daukate. Momo izaera berezikoa da eta Grisezko gizonek [[etsai]] nagusitzat daukate, ez baitute inor egoterik nahi euren eredu [[kontsumismo|kontsumista]] hartatik kanpo, bera dagoen bezala.
 
Momo argia eta ausarta ere bada, Casiopea [[dortoka]]ren laguntzarekin Grisezko gizonen [[diktadura]] amaitzen saiatzen da. Denboraren iturburura joan eta gizaki orori galdutako denbora guztia itzuliz akabatuko du grisezko gizonekin.
 
== Liburuaren interpretazioa ==
 
Liburuak gure [[Gizarte|gizartea]] kritikatzen du, gizakien [[Egoismo etiko|berekoitasuna]] eta anbizio pertsonalak islatzen ditu eta horiek norberarentzt kalte bihurtu ohi dira azkenean. [[Kontsumismo]]a nahikoa gogor kritikatzen du, edozein preziotan ekoiztu eta kontsumitzea, ahalik eta gauza gehien egin nahi izatea denbora epe motzean, kontuan hartu gabe gizabanakoaren jakin -minaren eta isiltasunaren garrantzia. Mezu hori helarazi nahi du eleberriaren bitartez.
 
== Bitxikeriak ==
 
Eleberriak gizartea ongi islatzen duenez, arazoak izan zituen [[Michael Ende]]k argitaratzeko. Arazo horiekin guztiekin, [[1973|1973an]] argitaratu eta handik urtebetera, [[Alemania|Alemaniako]] Haur eta Gazte Literatura Saria irabazi zuen.
 
== ''Momo'' filma ==
 
''Momo'' pantaila handira eraman zuten [[1986|1986an]], baina ez zuen arrakasta handirik izan.
 
== Beste pertsonaia garrantzitsuak ==
 
'''Beppo garbitzailea''': [[Gizon]] lasai eta pazientzia handikoa da, batzuetan [[Egun|egunak]] pasatzenematen ditu galderei erantzuteko, buelta asko ematen baitizkie gauzei eta horrek egiten du jakintsu. Hala ere, herrikoek [[Eromen|erotzat]] hartzen dute. Momoren lagunik hoberena da.
 
'''Gigi Cicerone''': Girolamo izeneko [[Kontalari|ipuin kontalari]] arrakastatsua da eta bera ere Momoren lagunik hoberena, Beppo garbitzailearekin batera.
 
'''Casiopea dordoka''': Ordu maisuaren [[dortoka]] da, ez da dortoka arrunta. Bere [[Oskol|oskolean]] letrak irudikatuz komunikatzen da eta bihozkadak izaten ditu, ordu erdi aurretik badaki zer gertatuko den.
 
'''Grisezko gizonak''': [[Gris|Grisez]] jantzita doaz, guztiak berdin. Denboraren Aurrezki Kutxaren izenean aritzen dira iruzurrean. Inguruko biztanleei denboraren garrantzia azaltzen diete, sobera duten denbora Denboraren Aurrezki Kutxan sartzeko, horrekin interesak lortu, [[Etorkizun|etorkizunerako]] denbora gehiago irabazteko. Soberako denbora hori guztia ez da inoiz aurrezten, grisezko gizonek dena erretzen edo gastatzen dutelako, hortaz bizi baitira, aurreztutako denbora guztia denbora galdua da. Gizartearen [[Materialismo|materialismoaren]] errepresentazioa dira.
 
'''Ordu maisua''': Denbora kudeatzen duen gizona da. Momori Grisezko gizonekin duen gatazketan laguntzen dio.
3.258

edits