John Wyclif: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t tipografikoa
t barne lotura zuzenketa
2. lerroa:
'''John Wyclif''' (''Wycliff'' edo ''Wycliffe'' ere idatzia) ([[Hipswell]], [[Yorkshire]], {{circa|[[1320]]}} – [[Lutterworth]], [[Leicestershire]], [[1384]]ko [[abenduaren 31]]) teologoa eta [[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza Katolikoaren]] kritikari [[Ingalaterra|ingelesa]] izan zen, [[Erreforma protestantea|Erreforma Protestantearen]] aurrekarietakoa.
 
Eraso egin zion Elizaren dotrina ortodoxoari, [[transubstantziazio]]ari dagokionari bereziki. Botere sekularrean [[Aita santu|Aita Santuen]] esku-hartzea salatu zuen. [[Biblia]] eta [[agustinismo]]ra itzultzea defendatu zuen. Are gehiago, nork bere hizkuntzan Biblia entzuteko eskubidearen alde jo zuen. Bere ideiek arrakasta izan zuten hainbat jenderen artean, eta jarraitzaile talde bat, [[Lollardo|lolardoak]], izan zuen. [[Heresia|Heretikotzat]] kondenatu ([[1380]], [[1382]]), eta baztertua utzi zuten. Haren erakutsiak ''apaiz pobreek'' zabaldu zituzten, eta eragin handia izan zuten [[Jan Hus]] txekiar erreformatzailearengan.
 
[[Ingeles]]ezko Bibliaren lehendabiziko itzulpenaren atzean kokatzen dute Wyclif ([[Wyclifen Biblia]] deitzen da, hain zuzen ere). ''De domino divino'' ([[1375]]), ''De officio regis'', ''De veritate scripturæ'' ([[1378]]), ''De potestate papæ'' ([[1379]]) ere plazaratu zituen.