Mantu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
86. lerroa:
 
==== Biskositatea ====
Goi mantuko (astenosfera) biskositatea 10<sup>21</sup> y 10<sup>24</sup> Pa*s artean dago, sakoneraren arabera.<ref name=":3">{{Erreferentzia|izenburua=Manto terrestre|hizkuntza=es|data=2017-11-13|url=https://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Manto_terrestre&oldid=103386927|sartze-data=2017-11-14}}</ref> Beraz, goi mantua oso mantso desplazatzen da, solido eta likido likatsu bat bezala jokatuz aldi berean. Honek esplikatzen du plaka tektonikoen mugimendu mantsoa eta, plaka tektonikoen ondoratze eta berraltxatze mugimendu isostatikoak, hauen pisua aldatzean (adibidez, izotz masen sorrerarekin eta hauen urtze prozesuarekin).
 
==== Dentsitatea ====
142. lerroa:
Astenosferaren biskositate baxua dela eta, sinestezina da bertan seismoak gertatzea eta seismo hauen hepizentruak 300 km-ko sakoneretan kokatuta egotea. Orokorrean kasu hau egiazko da, zonalde ozeanikoetan ematen diren seismoek oso kasu gutxitan edukitzen dituztelako hipozentruak 25km-tik behera, eta zonalde kontinentaletan ematen diren seismoek gutxitan edukitzen dituzte hipozentruen fokuak 30-35 km-tik behera. Hala ere, subdukzio guneetan, gradiante geotermikoa substantzialki txikitua izan daiteke eta honek mantuaren inguruan dauden materialen zurruntasuna handitzen du. Hortik, hepizentrua 400 km eta 670 km-tara duten seismoak erregistratu izana, nahiz eta aparteko kasuak izan.
 
Mantuko beheko geruzetako presioa ~140 GPa (1,4 Matm) irits daiteke. Nahiz eta presioa altua izan (sakonerarekin handitzen dena), luzera, mantua, oso likatsua den likido batekin deforma daitekela pentxatzen da. Goi mantuaren biskositatea 10<sup>21</sup> eta 10<sup>24</sup> Pas artean dago, sakoneraren arabera.<ref name=":3" /> Horregatik mantuko mugimendu guztiak oso motelak izan behar dute.
 
Biskositate altuko egoera honek kanpo nukleoren jariakortasunarekin kontrastatzen du, presio handiagoen menpe egon arren. Horrelako kontrastea nukleoaren konposizio ferrikoaren ondorioa da, bere fusio puntua mantuko burdin konposatuena baina baxuagoa delako. Horrela, behe mantuko burdin konposatuak, nahiz eta presio altuagoen menpe egon, solido egoeran daude, kanpo nukleokoan berriz, likido egoeran. Barne nukleoa solido egoeran dago bertako muturreko presioa dela eta.