Himalaia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
32. lerroa:
 
Mendi sailak Nepalen eta Indian [[Siwaliks]] deituriko [[muino]]etatik bat-batean gora egiten du; Tibet aldean, berriz, 5.000 metro inguru gora diren [[goi-ordoki]]etan zabaltzen da.
[[Fitxategi:Langtang_range_(64).JPG|thumb|800px|center|Langtang mendigunea, [[Nepal]]]]
 
== Hidrografia ==
37 ⟶ 38 lerroa:
 
== Klima, landaredia eta fauna ==
[[Fitxategi:Lightmatter_snowleopard.jpg|thumb|250px|right|[[Elur-pantera]]]]
Himalaiak [[Erdialdeko Asia]]ko hotzetik babesten ditu India eta Pakistan. Bestalde, klimari, landarediari eta faunari dagokienez, alde handiak dira leku batetik bestera, oso mendi multzo zabala baita. Ekialdeko Himalaian, 1.800 metrorainoko mendiek Tropikoko basoen itxura dute udako [[montzoi]]ari esker, eta ugaztun handiak bizi dira han, tigreak, panterak eta elefanteak; baso sarria, 1.800 eta 3.600 metro bitartean dago, eta handik goiti larrea; elur iraunkorraren eremua, berriz, 4.500 metro inguruan hasten da. Himalaiako gainerako lurraldeetan pinu basoak dira nagusi 4.000 metrotik behera, eta [[basurde]], [[katamotz]], zakur eta asto basatiak bizi dira bertan. Mendebaldeko Himalaia lehorragoa da, eta elur iraunkorraren eremuak 5.500 eta 6.000 metro bitartean du muga. Himalaia osoa munduko lurralderik oparoenetakoa da, eta hegazti mota asko bizi da bertan.
 
46 ⟶ 48 lerroa:
 
== Demografia ==
[[Fitxategi:Taktshang.jpg|thumb|250px|right|Paro Taktsang monasterio [[budista]], [[Bhutan]]]]
Iparraldean dauden etniak nagusiki mongoloideak dira, [[budista]]k erlijioz. Hegoaldean, ostera, etnia eta kultura ugari daude; Nepalen bertan 19 etnia nagusitik gora daude. Nagusiki [[musulman]]ak dira mendebaldean eta [[hinduismo|hinduistak]] erdialde eta ekialdean.
 
== Ekonomia ==
Mendate gutxi dagoenez (Sikkim-enSikkimen eta Katxemiran gehienak), komunikazioak zailak dira. Nekazaritza egonkorrik ere gutxi dago; haran hondoak eta mendi mazeletako terraza zabalak lantzen dituzte (Katxemiran eta Nepalen bereziki). [[Arroz]]a, [[gari]]a, [[garagar]]ra, [[artatxiki]]a eta [[patata]] biltzen dira, eta baita zenbait fruitu ere: [[laranja]] eta [[platano]]a ([[Katmandu]]), [[mahats]]a eta [[arbeletxeko]]a (Katxemira). 1.800 metro ingurutik gora, [[ahuntz]]ak, [[jak]]ak eta [[ardi]]ak hazten dira.
 
== Erreferentziak ==