«Bhutan»: berrikuspenen arteko aldeak

4 bytes added ,  Duela 3 urte
t (clean up, replaced: Herrialde infotaula berria → Herrialde infotaula using AWB)
== Geografia ==
[[Fitxategi:Bhutan topo en.jpg|thumb|left|300px|Bhutango mapa topografikoa.]]
Bhutan herrialde txiki eta oso menditsua da. [[Himalaia]]ren hegoaldeko isurialdean kokaturik dago; iparraldean, gailur garaiek [[Txinako Herri Errepublika|Txinarekin]] muga egiten dute. Mendirik altuena [[Gangkhar Puensum]] (7.570 m) da; denbora luzez tontorrik garaiena [[Kula Kangri]] zela uste izan dute zenbait iturrik, baina, azken hori [[Tibet]]eko lurretan egoteazdago, batetik eta, gainerabestetik, neurketa zientifikoek Kula Kangrik 7.538 m dituela erakutsi dute<ref>[http://www.viewfinderpanoramas.org/kula.html Gangkhar Puensum eta Kula Kangriz].</ref>. Hegoalderantz Duars lautadara beheratzen da, non [[India]]rekiko muga dagoenmugara. Bhutango ibaiak ez dira nabigagarriak, eta guztiak [[Brahmaputra]]ren ibaiadarrak dira. Klimari dagokionez, hegoaldean [[subtropikal]]a da, eta prezipitazioak ugariak dira. Iparralderantz egin ahala, klima hoztuz doa; hala, erdialdeko bailaratan klima epelagoa da, uda beroekin eta negu hotzekin; eta iparraldeko mendietan udak hotzak dira, eta neguak glaziarrak. Prezipitazioek altitudearekin behera egiten dute, eta ekialdean ere urriagoak dira. [[Thimphu]]z gainera, beste hiri garrantzitsu batzuk [[Paro (Bhutan)|Paro]] eta [[Punakha]] dira; azken hori neguko hiriburua izandakoa da.
== Biztanleak eta gizartea ==
Bhutandar gehienak (% 62,5) bothiak dira, tibetar jatorrikoak, eta ''dzong'' izeneko monasterio budisten inguruan bizi dira, herrialdearen ekialdean, batez ere. Monasterio horiek lur asko dituzte. Erlijio ofiziala [[budismo]] lamaista da: monasterio asko daude, eta monjeak 6.000 inguru dira. Haur guztiek 11 urtez eskolara joateko eskubidea badute ere (lehen eta bigarren mailako hezkuntza), oso gutxi joaten dira. Bhutandarren erdiak baino gehiago alfabetatu gabeak dira. Oro har, esan daiteke bhutandarrak pobreak direla baina ez zaiela zer janik eta zer jantzirik falta. Herrialdearen hegoaldea jendetsuagoa da. Eskualde horretan bizi dira nepaldar gehienak (gutxiengo etnikoen artean talderik ugariena). Nepaldar askok, hala ere, agintarien diskriminazio gogorra jasan behar dutela-eta, Nepalera ihes egin dute.
 
Erlijioak: budistak (lamaistak), % 69,; hinduistak, % 25,; musulmanak, % 5.
 
== Gobernua eta administrazioa ==
HerentziazkoOinordekotzako monarkia parlamentarioa da Bhutango erresuma, eta [[Jigme Khesar Namgyal Wang Chuck]] maharaja da gaur egungo estatuburua (haren aita [[Jigme Singye Wangchuck]] 2006an abdikatu ondoren). Lege-aginpidea ''Tsongdu ''edo Biltzar Nazionalaren esku dago (151 legebiltzarkidez osatua; haietatik 106 herritarrek hautatutakoak dira, eta gainerakoak maharajak izendatuak edota zeharka aukeratuak). Erregeren Aholkulari Kontseilu bat ere bada, maharajak izendatutako kontseilariez osatua. Nolanahi ere, adiskidetasun-hitzarmen iraunkor bat dute Indiarekin, eta India arduratzen da Bhutanen defentsaz eta kanpo-harremanez.
 
== Ekonomia ==
3.321

edits