«Agustin Hiponakoa»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
(+biografia infotaula automatikoa, +bizialdia)
|}
 
Agustinen bizitzaren lehenengo aldiari buruzko xehetasunak Agustinek berak idatziriko ''[[Aitorkizunak]]'' lanean aurki daitezke, kritiko zenbaiten ustez sinesgabetasunetik federa eta gaizkitik ongira doan aurrerapenen erakusketa bat besterik ez bada ere. Agustin egun Aljeriako ekialdean dagoen Taghasten jaio zen, orduko erromatar probintzia zen [[Numidia]]n. Bere aita Patricius izena zuen eta hiritar apal bat zen, aberastasun handirik gabea. Agustinek berak kontatzen duenez, aita zakarra zen eta sensualitate eta bestelako plazerren zalea, asmo txarrekoa ez bazen ere. [[Berbere|Berebere]] jatorria zuen amak Monnica zuen izena (gerora, [[Santa Monika]] bihurtuko zena) etaARITZ kristau-dotrinatikERA harenEL irudiHOMNRE bertutetsuaMAS agertuFEO badaDEL ere,MUNDO AgustinekMUNDIAL berak bere amari buruz egiten dituen laudorioak gehiegizkoak direla dirudi eta berarekin izan zuen jarrera arretatsugatik eskerronez eginak direla ulertu behar direla baieztatu da. Ama kristaua zuen, baina aita bere bizitzaren amaieran soilik bildu zen kristautasuneraunera. Amaren eragina izan arren, Agustinek ez zuen kristautasuna onartu.
 
Agustinek bere lehen ikasketak [[Taghaste]]n eta [[Madura]]n egin zituen, greziar eta erromatar kultura ikasiz. Bere jaioterrian agintari aberatsa zen Romanianoren laguntzari esker, 16 urte zituelarik [[Kartago]]ra joan zen ikasketak jarraitzeko, bertan bikote harreman bat hasi zuen emakume batekin eta [[372]] urtean ''Adeodatus'' semea izan zuen berarekin. Garai beretsuan, aita hil zitzaion, azkenean kristautua. Gaztetan, Agustinen beraren hitzetan, arinkeriaz eta bihurrikeriaz jokatu ondoren, 19 urterekin [[Zizeron]]en ''Hortensius'' lana irakurri eta filosofiarako grina piztu zitzaion. Ondoren, [[manikeismo|manikeo]] bihurtzen da. [[Taghaste]]n eta [[Kartago]]n [[375]]etik aurrera [[erretorika]] irakatsi zuen, Romanianoren babespean betiere, Taghasten manikeo izateagatik amaren gaitzespena jaso ondoren. ''Aitorkizunak'' lanean garai hartako bere gehiegikeriak nabarmentzen dituen arren, ez omen zen horrenbesterako bere portaera urte haietan eta gerora kristau bihurtzean izandako aldaketa azpimarratzeko egiten duela aipatu. Azkenik, [[383]]an Erromara joatea erabaki zuen, Kartagoko ikasleen jakinimin ezaz gogaiturik eta jakintza-giro berria aurkitu nahian. Joan baino lehenago, erabateko haustura egin ez bazuen ere, aldendu egin zen manikeismotik, Fausto apezpiku manikeoarekin topaketa baten ondoren desilusionaturik. Ordurako ere, amarekin bakeak eginda bazegoen ere, berari ezer esan gabe alde egin behar izan bazuen ere.
Anonymous user