Ireki menu nagusia

Aldaketak

1.427 bytes added ,  Duela 1 urte
ez dago edizio laburpenik
'''Laburdurak,''' gramatikan, hizkuntza bateko hitz arruntak laburtuta emateko modua dira. Laburdura gehienak, hizkuntza batetik bestera aldatu egiten dira. Laburdura guztiek, puntua daramate amaieran eta marrarik gabe deklinatzen dira beti. Esan beharra dago, ez dela komeni laburdurak esaldietan sartzea, tauletan eta eskemetan, aldiz, oso lagungarriak dira.
 
====== Adibideak:Arauak eta adibideakː ======
* Laburdurak '''letra arruntez''' idazten dira. Oso laburdura gutxi erabili behar da idazki arruntetan, helbideetan izan ezik:
'''Tel.''' Telefonoa, '''Zuz.''' Zuzendaria, '''Or.''' Orrialdea, '''Etab.''' Eta abar
jn. (jauna), and. (andrea), k. (kalea, karrika), esk. (eskuina), ezk. (ezkerra), zk.g. (zenbakirik gabea), pl. (plaza), etorb. (etorbidea), pas. (pasealekua), zum. (zumardia), zehb. (zeharbidea), etx. (etxea), bas. (baserria), ind. (industrialdea), pol. (poligonoa)…
* Baina ez da laburdurarik erabili behar '''helbideak esaldi barruan''' txertatzean:
Estafeta kaleko 8tik, Etxebeste plazako 7ra
Horrelakoetan, jakina, deklinaturik eman behar dira kale, plaza eta abar.
* Esanahi '''jakina''' eta '''oso ezaguna''' duten laburdurak bakarrik erabiliko dira (bai euskarazkoak eta bai erdal jatorrikoak):
adib. (adibidez), or. (orrialdea), fra. (faktura), koop. (kooperatiba), tel. (telefonoa), etab. (eta abar), etc. (etcetera), id. (idem), zk. (zenbakia), k.k. (kontu korrontea)… [http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_content&view=article&id=86&Itemid=410&lang=eu Ikus] [[Euskaltzaindia|Euskaltzaindiaren]] laburdura zerrenda
* '''Testu berezietan''', alorrean '''alorreko laburdurak''' ere idatz daitezke; baina sarreran agertu beharko da erabilitako laburdura ezohiko edo antzemangaitzen zerrenda eta horietako bakoitzaren esanahia.
Hiztegietan sarri ageri dira iz. (izena), ad. (aditza), Gram. (gramatika) eta beste.
 
====== Deklinatzerakoan: ======
* [http://euskaljakintza.com/kontsultategia/laburdurak/ Laburdurak zuzen idazteko arauak]
 
== Iturriak ==
Artikulu honen zati bat ''[http://euskaljakintza.com/kontsultategia/laburdurak/ euskaljakintza]'' webgunetik hartuta dago.
[[Kategoria:Hitzak]]
[[Kategoria:Ortografia]]
3.395

edits