«Spitzer espazio teleskopioa»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
No edit summary
No edit summary
|noiztik_aurrera =
|estat_erref =
}}'''Spitzer espazio teleskopioa''' ('''SST''' [[Ingeles|ingelesezko]] siglengatik) infragorriak aztertzen dituen behatoki espazial bat da, [[NASA|NASAk]] dituen 4 [[Behatoki handi|behatoki handietako]] bat izateaz gain. Spitzerren aurretik infragorriak[[Infragorri|infragorrien]] aztertzenbidez ikerketak egiten zituzten teleskopio espazialak, [[IRAS]] eta [[ISO (espazio teleskopioa)|ISO]] ziren. [[Delta II]] izeneko ibilgailu bat erabiliz jaurti zuten [[2003|2003ko]] [[Abuztuaren 25|abuztuaren 25ean]] [[Kennedy zentro espaziala|Kennedy zentro espazialetik]]. [[Lurra|Lurrarenaren]] antzekoa den [[orbita heliozentriko]] bat mantentzen du, baina, urtero Lurrarengandik 15 milioi [[kilometro]] hurruntzen da. Spitzerrek 85cm-ko diametroa duen teleskopio islatzaile bat du. Teleskopio honen bizitza, infragorriez dabiltzan gaskoren antzera, muga bat du, goiz hala berandu barnean duen [[helio]] likidoa [[Lurrunketa|lurrunduko]] zaiolako, helio hau garrantzitsua da teleskopioaren tenperatura mantentzeko. Hasiera batean zientzialariek pentsatu zuten, helioak 2,5 urtetik 5 urtera bitartean iraunduko zuela, baina (2009ko datuak) orain badakite gutxienez 5 urte gehiago iraunduko duela.
 
Guztira, Spitzer misioak gutxi gorabehera, 670 milioi [[dolar]] balio izan ditu. Misio honen erronka handietako bat, ispilu nagusia [[Berilio|berilioz]] egitea izan da.
 
[[Eguzki-sistema|Eguzki sistemaren]] amaieran dauden gorputz izoztuak aurkitzea eta [[unibertso]] hurrunean dauden edonolako gorputzak aurkitzea dira Spitzer espazio teleskopioaren helburuetako batzuk. Helburu hauek gauzatzeko, Spitzer espazio teleskopioak argazkiak ateratzen ditu, 3 eta 180 [[Mikrometro (unitatea)|mikren]] arteko eremuan fotometria burutzen du eta 4 eta 100 mikren arteko eremuan kalitate handiko espektroak ateratzeko ahalmena du.
[[Fitxategi:PIA19872-12thAnniversarySpaceCalendar-SpitzerST-20150820.jpg|ezkerrera|thumb|Teleskopioak [[Kolore faltsu|kolore faltsuan]] atera dituen argazki hauetan hainbat [[galaxia]] ikusi ditzakegu. a]]
 
== Ikerketak ==
2007ko maiatzean [[HD14026b]] izena jarri zitzaion planeta bat aurkitu zuen, [[exoplaneta]] hau une hartaraino aurkitu zen planetarik beroena zen, lurrazalean 3700°C zituela.
 
2008ko abuztuan, [[NGC 1333-IRAS 4B]] izeneko sorreran dagoen [[Izar-sistema|izar sisteman]], ur-lurrunezko laino erraldoi bat aurkitu zuen. Lurrun hau, izar sistema honen erdigunean dago, beranduago kometak eta planetak eratuko dira laino honetatik.
 
== Ikus, gainera ==
[[Behatoki astronomiko]]
 
[[Hubble espazio teleskopioa]]
 
[[Exoplaneta]]
 
[[NASA]]
 
== Kanpo loturak ==
[http://www.spitzer.caltech.edu/ Spitzer teleskopioaren webgunea] ''(Ingelesez)''
 
[http://celestia.albacete.org/celestia/celestia/naves1/10teles.html Orbitan dauden teleskopioen inguruko informazio gehiago] ''(Gazteleraz)''
 
[[Kategoria:Teleskopioak]]
5.739

edits