«Francisco Serrano»: berrikuspenen arteko aldeak

est
(Kategoria bat aldatu:Bigarren Karlistaldiko militarrak)
(est)
Militar liberal baten semea, [[Cádiz|Cadizen]] jaio zen frantsesen setioan, Gorte Espainiarrak biltzen ziren lekuan alegia. 1882an armadan sartu eta [[Lehen Karlistaldia|Lehen Gerra Karlistan]] ([[1833]]-[[1840]]) eginiko merituak zirela gora egin zuen. [[1839]]an brigadier zelarik, [[Baldomero Espartero]]ren partidu progresistan sartu zen eta diputatu bezalaxe honen erregeordetzaren alde egin zuen; 1841 honek mariskal eta Gerra Ministro izendatu zuelarik. Hala ere, [[Baldomero Espartero]]ren politika pertsonalista zela eta [[Joan Prim|Prim]]-ekin lan egin zuen 1842an uzkailtzeko.
 
[[1846]]-[[1848]] urteetan [[Elisabet II.a Espainiakoa|Elisabet II.a Borboiko]]aren amorantea izan zen, honen gain eragin politiko handia izanik. Politiko moderatuek ez zuten oso gogoko ordea eta hau dela eta 1848an Granadako Kapitain izendatu zuten gorteetatik aldentzeko. Bere kargua utzi zuen politikatik aldentzeko, ezkondu eta bidaiatzeari ekin zion.
 
[[1854]]ko Iraultza progresistan hastean [[Baldomero Espartero]]ri lagundu zion eta Biurteko Progresistan artilleriako zuzendari nagusia izendatu zuten, [[Leopoldo O'Donnell|O'Donnellek]] sortu berri zuen [[Unión Liberal]]ean lerrokatuz. [[Paris]]en enbaxadore izan zen [[1856]]an, [[Kuba]]ko Kapitain Nagusia ([[1859]]-[[1862]]) eta Estatu Ministro [[1863]]an. Torreko duke izendatu zuen orduan erreginak, Urrezko Ardilarruzkoarekin eskertu ziolarik [[San Gilen kuarteleko matxinada]]ren zapalkuntzagatik erreginak.
 
Hurrengo urtean, [[Leopoldo O'Donnell|O'Donnellen]] heriotza zela eta [[Unión Liberal]] alderdi politikoaren buru bihurtu zen eta progresisten eta demokraten tesi antidinastikoekin bat egin zuen, [[1868]]an [[Elisabet II.a Espainiakoa|Elisabet II.a Borboikoa]] tronutik bota zuen iraultzan parte hartuz eta Alcolean gobernu-armada garaituz. Aldibateko gobernuaren ([[1868]]-[[1869]]) buru izendatu zuten eta estatuaren buruzagitza (maiestate trataerarekin) eman zitzaion. [[Amadeo I.a Espainiakoa|Amadeo Savoiakoarekin]] monarkia demokratikoa ezarri zen eta bitan [[1871]] eta [[1872]]an gobernu buru izateko deitu zitzaion. [[Hirugarren Karlistaldia|Hirugarren Gerra Karlistan]] on [[Karlos VII.a Frantziakoa|Karlos VII.a]] garaitu zuen eta [[Zornotzako ituna]] sinatu zuen arazoa konpontzeko asmoz (1872), baina gorteek akordio honi emandako ezetzak bere gainbehera ekarri zuen eta [[Espainiako Lehen Errepublika]] onartu bazuen ere [[1873]]an atzerriratu egin behar izan zen azpikeriatan jardun baitzen.
 
[[1874]]ko Pavia jeneralaren estatu kolpearen ondoren gorte [[errepublika]]rrak disolbatu egin ziren eta gobernuburu izendatu zuten berriro eta Botere Exekutiboaren buru baita ere, jarrera kontserbadoreko diktadura errepublikar bat instalatuz.