«Alfontso XIII.a Borboikoa (Espainia)»: berrikuspenen arteko aldeak

Izen eta abizenak
t (Iñaki LL wikilariak «Alfontso XIII.a Espainiakoa» orria «Alfontso XIII.a Borboikoa» izenera aldatu du: Bere izen eta abizena)
(Izen eta abizenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Alfontso XIII.a EspainiakoaBorboikoa''' (izen osoa [[gaztelania]]z: ''Alfonso León Fernando María Jaime Isidro Pascual Antonio de Borbón y Habsburgo-Lorena''; [[Madril]], [[1886]]ko [[maiatzaren 17]]a - [[Erroma]], [[Italiako Erresuma (1861-1946)|Italiako Erresuma]], [[1941]]eko [[otsailaren 28]]a) jaio zenetik [[1931]] arte [[Espainia]]ko erregea izan zen. Hamasei urte zituela eskuratu zuen boterea, [[1902]]ko [[maiatzaren 17]]an.
 
== Biografia ==
[[Alfontso XII.a EspainiakoaBorboikoa|Alfontso XII.aren]] hilondoko semea, erregetu bitartean bere ama [[Maria Kristina Austriakoa|Maria Kristina Habsburgo-Lorrenakoa]] izan zen erregeorde. Adin txikia bitartean, [[1898]]an Espainiak [[Kuba]], [[Puerto Rico]] eta [[Filipinak]] galdu zituen, iparramerikarren esku-hartzeak erabaki zituen askatasun gerren ondorioz. Espainiaren Inperioa bukatua zen. Bi urte geroago, aldiz, [[Mendebaldeko Afrika]]ko zati bat hartu zuen Espainiak (Muni), [[Maroko]]ra hedatuko zen kolonizazioari ekinez.
 
[[1902]]. urtean koroatu zen eta [[1906]]an ezkondu zen [[Viktoria Eugenia Battenbergekoa]] ingeles aristokratarekin. Atentatu bat izan zuen erregearen jarraigoak egun hartan (erregeak izan zuen bigarrena, bietatik zauririk gabe irten zen). [[1912]]ko frantses-espainiar itunak Marokoko egoera argitu bazuen ere, ahalegin militar eta ekonomiko bereziak eskatu zizkion Espainiako estatuari, egokitu zitzaien alderdiko erresistentzia askoz ere indartsuagoa izan baitzen. [[Lehen Mundu Gerra]]n Espainia neutral izan zelarik, ekonomia espainiarra arras bizkortu zen, gerran zeuden herrien merkatu berriak zabaldu egin baitzitzaizkion. Sistema politikoak, alabaina, porrot egin zuen: [[burgesia]]ren alderdi dinastikoak ahuldu, ezkerreko alderdi sozialista eta sindikatuak ([[Lanaren Konfederazio Nazionala|CNT]] eta [[UGT]]) hazi eta gorpuztu eta [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] nahiz [[Katalunia]]ko higikunde abertzaleak sendotu ziren.