Banku: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
4. lerroa:
 
== Historia ==
[[File:Paolo Monti - Serie fotografica - BEIC 6336964.jpg|thumb|1970]]
 
XVII. eta XVIII. mendeetako lehenengo bankuak urregileen zaindegi edo [[biltegi]]etatik sortu ziren: haietan gordetzen zituzten objetu baliotsuak, [[urre]]a eta metal preziatuak batez ere. Urregileak ohartu ziren urrezko piezak zenbakituta egonik ere ez zela beharrezkoa zaindegia utzitako urrezko pieza berbera itzultzea (betiere gordailututako piezaren balio bera bazuen).
Bestalde, ia ezinezkoa zen gordailu guztiak aldi beran itzuli behar izatea. Hala, ez zegoen arazorik urregileek aldi berean urrearen zati bat beste pertsona batzuei [[mailegu (argipena)|maileguan]] ematen bazieten, gainerako urrea erabil zezaketen-eta itzulketak egiteko.
 
== Lehen Euskal Bankuak ==
Euskal banku-erakunderik zaharrena [[Banco de Bilbao]] izan zen. 1857an sortu zen, eta Bilboko [[lehen garapen industrial]]erako behar ziren [[kapital]]ak mobilizatzen lagundu zuen. Hasieran, Bizkaian [[billete]]ak jaulkitzeko ahalmena zuen.