Mikelete: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
22. lerroa:
[[Konbentzio Gerra]]n herrialdean mikelete talde bat sortu bazuten ere<ref name="miquelete">{{Erreferentzia|url=http://www.euskomedia.org/aunamendi/96137/73490|izenburua=Miquelete|argitaletxea=[[Auñamendi Eusko Entziklopedia]]|izena1=Luis Miguel|abizena1=Díez de Salazar Fernández}}</ref>, lehendabizikoz [[1839]]ko [[irailaren 24]]an [[Gipuzkoako Foru Aldundia]]k Segurtasun Publikoa eta Babesaren Jagoleen taldea eratu zuen, [[Lehen Karlistaldia|Lehen Karlistaldiko]] soldadu ohiak erabiliz.
 
Jagoleak [[1841]]ean deuseztatu eta [[1844]]an mikeleteak sortu zituzten. 100 laguneko taldeak arazoaz arazo irautea lortu zuen. [[1874]]ko [[uztailaren 16]]an, [[HirugarrenBigarren Karlistaldia|HirugarrenBigarren Gerra Karlista]] zela eta, ''Gipuzkoako Mikelete Boluntarioen Batailoia'' sortu zen, mikeletez eta boluntarioz osatua, hildako asko izan zuena (720 kideetatik %20a)<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.euskomedia.org/aunamendi/96137/73492|argitaletxea=[[Auñamendi Eusko Entziklopedia]]|izena1=Luis Miguel |abizena1=Díez de Salazar Fernández|izenburua=Los Miqueletes de Gipuzkoa}}</ref>.
 
[[Espainiako Gerra Zibila|Espainiako Gerra Zibilean]], [[Gipuzkoako kanpaina]] eta gero, mikelete gehienek errepublikazaleen alde egin eta [[Bizkaia]]n aritu ziren. [[1937]]ko [[ekainaren 23]]an [[euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Ituna|itun ekonomikoa]] kendu ondoren, [[abuztuaren 25]]ean Iparraldeko Armadaren jeneral-buruzagia zen [[Germán Gil Yuste|Gil Yustek]] Gipuzkoako Mikeleteak eta Bizkaiko Miñoiak deuseztatu zituen<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.euskomedia.org/aunamendi/96137/73492|argitaletxea=[[Auñamendi Eusko Entziklopedia]]|izena1=Luis Miguel |abizena1=Díez de Salazar Fernández|izenburua=Los Miqueletes de Gipuzkoa}}</ref>.