Agot: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
t 85.84.62.21 (eztabaida) wikilariaren 6051216 berrikuspena desegin da
6. lerroa:
== Jatorria ==
 
Agotek mendeetan zehar jatorri ezezaguneko diskriminazioa jasan behar izan dute. Izenari begiratuta, autore askok agotak [[godo]] jatorrikoak izan daitezkeela proposatu dute, agian gudarosteren bateko desertoreak [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] bailaretan errefuxiatu ziren eta bertako biztanleek gogo txarrez hartu zituzten, hortik denboran zehar pilatutako diskriminazioaren eta aurreiritzien jatorria. Beste teoria batek garai batean [[Frantzia]]tik etorritako gaizkileak izan zirela dio, justiziatik ihesi [[legenar]]rean ezkutatu zirenak muga gurutzatu baino lehen. Legenarra zabaltzea eta agotei egiten zitzaien akusaziorik ohikoena zen eta eta.
 
Beste teoria batek dioenez, agotak eraikuntzaren lanbidearen inguruan eratutako taldea ziren: 950. urtean [[Okzitania]]n eraikuntzaren bi lankide taldeen artean liskarrak piztu ziren, harria lantzen zutenen eta zura lantzen zutenen artean, hain zuzen. Harria lantzen zuten lankide taldearen maisu bat hiltzean bi taldeen arteko guda hasi zen. Guda hau amaitzean, talde biek langile berriak hautatzean kontrako taldeko langileak hartzeari uko egiten zioten. Horiek horrela, bi lankide talde hauetatik at hirugarren talde bat eratu zen, [[Katarismo|kataroen doktrinarekin]] lotuta zegoena. [[Katarismo|Kataroek]] ez dute Jesukristoren jainkotasunean edota amabirjinaren birjintasunean sinisten, gainera elizaren aginpideek erakutsitako boterezalekeria eta diruzalekeria arbuiatzen dute eta sakramentuei uko egiten diete<ref>{{es}} [http://www.elcorreo.com/vizcaya/20070724/sociedad/agotes-20070724.html ''La voz de los agotes'', elcorreo.es]</ref>.