Rodolfo Ares: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: es, gl
t Robot: Reemplazo automático de texto (-PSE-EE +PSE-EE)
1. lerroa:
'''Rodolfo Ares Taboada''' V., VI., VII. eta VIII. legegintzaldietako [[Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra|PSE-EE]]ko [[Eusko-Legebiltzarkide|eusko legebiltzarkidea]] da. [[Ourense]]n jaio zen [[1954]]ko [[ekainaren 25]]ean, baina [[Bilbo]]n bizi da betidanik, txikitan hara joan baitzen bizitzera familiarekin batera.
 
Gazte-gazte hasi zen [[Bilbo]]ko gizarte-mugimenduetan parte hartzen. Alderdi Sozialistako eta [[UGT]]ko kide egin zen [[1977]]an. [[Otxarkoaga]]ko Elkarte Sozialistaren sorreran hartu zuen parte. Zenbait ardura izan zituen UGTn: Bizkaiko Lurralde Batzordeko kide izan zen esaterako.
 
[[Bilbo]]ko Elkarte Sozialistako antolaketa-idazkaria izan zen [[1978]]an. Gero, [[1980]]tik [[1989]]ra arte, Bizkaiko Batzorde Exekutiboko hauteskunde-arduraduna, baita idazkariorde nagusia ere, [[1989]]tik [[1995]]era arte. [[1995]]etik hona [[Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra|PSE-EE]]ko Euskadiko Batzorde Exekutiboko arloen eta hauteskunde-ekintzen koordinakuntzan aritu da. Izan ere, postu horretarako hautatu zuten berriro [[2002]]ko Aparteko Biltzarrean.
 
[[1983]]tik [[1990]]era arte [[Bilbo]]ko Udaleko zinegotzia izan zen, hasieran oposizioan eta gero Hirigintza, Zirkulazio eta Garraio Saileko ordezkari eta alkateorde bezala. Bere ardurapean sustatu ziren Plan Orokorra eta "Bilbobus" garraio-erreforma, eta abian jarri ziren biztanleentzako aparkalekuen politika eta [[Otxarkoaga]] eta [[Bilbo Zaharra]] auzoak birgaitzeko planak.