Antipapa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
3. lerroa:
'''Antipapa''' legez kanpo hautatua izanik, [[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza Katolikoak]] halakotzat hartzen ez duen [[Aita santu|Aita Santua]] da. Antipapen zerrenda finkorik ez da, hautapenaren legezkotasuna ez baita beti gauza segurua. Izan ere, [[Goi Erdi Aroa]]n bortxazko ezarpen asko izan zen eta zisma handiaren garaian kardinal berberek bi Aita Santu (Urbano VI eta Klemente VII) hautatu zituzten. Haietako bakoitza kristau herriaren zati handi batek onartu zuen.
 
Antipapa garrantzitsuenak hauek dira: [[Hipolito Erromakoa|San Hipolito]] (217-235); [[Novaziano]] (251); Felix II.a (355-358); Ursino (366-367); Eulalio (418-419); Konstantino II.a (767-769); Anastasio (855); Kristoforo (903-904); Frankon, [[Bonifazio VII.a (antipapa)|Bonifazio VII.a]] (974, 984-985); Filagato, Joan XVI.a (997-998); Benedikto X.a (1058-1059); Cadalo, Honorio II.a (1061-1072); Giberto, Klemente III.a (1080, 1084-1100); Maginulfo, Silvestre IV.a (1105-1111); Maurizio Burdin, Gregorio VIII.a (1118-1121); Pierleoni, Anakleto II.a (1130-1138); Gregorio Conti, Viktor IV.a (1138); Ottaviano de Monticello, Viktor IV.a (1159-1164); Guido da Crema, Paskual III.a (1164-1168); Joan Sturmeko abadea, Kalixto III.a (1168-1178); Lando Frangipane, Inozentzio III.a (1178-1180); [[Pietro Rainalducci]], Nikolas V.a (1328-1330); Genovako Roberto, Klemente VII.a (1378-1394); Bernard Garnier, Benedikto XIV.a (1425-1430), Petros Filarges, Alexandro V.a (1409-1410); [[Baldassare Coss]]a, Joan XXIII.a (1410-1415); Savoiako Amadeo, Felix V.a (1425-1430).
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}