Euskal Y-a: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Laukatu (eztabaida | ekarpenak)
→‎Desabantailak: beste erreferentzia bat
268. lerroa:
* Proiektua ez da errentagarria finantzen, ekonomiaren eta gizartearen aldetik. Izan ere, eraikuntza eta mantentze kostu handiak ditu (izan ditzakeen diru sarrerak baino askoz handiagoak), eta, hiri nagusiak bizkor lotzen dituen arren, hiri horietatik kanpoko herri gehienei ez die garraio zerbitzu egokia ematen. Industria ingeniaria, Ekonomiako doktorea eta [[Euskal Herriko Unibertsitatea|Euskal Herriko Unibertsitateko]] Ekonomia Aplikatuko irakaslea den [[Roberto Bermejo]]k, 2004. urtean eginiko txostenean, proiektuaren eragozpen hauek nabarmendu zituen: «gutxieneko finantza, ekonomia eta gizarte errentagarritasunetik oso urrun dago», «ez ditu garraiorako diagnostikatu diren arazoak konpontzen, eta gainera oraingo trenbide sarea zirkulazio kolapsora kondenatzen du», «oraingo garraio ereduaren iraunkortasun eza areagotzen du» eta «abiadura handiko trenak lurralde eredu polarizatua sendotzen du».<ref>Roberto Bermejo: [http://www.ahtgelditu.org/dokumentuak/informe_bermejo_es.pdf ''Análisis de rentabilidad del proyecto de la ‘Y’ vasca y bases para una estrategia ferroviaria alternativa''], Bilbo, 2004ko ekaina.</ref> Las Palmas Kanaria Handikoko Unibertsitateko katedradun Ginés de Rusek eta Bartzelonako Unibertsitateko ekonomia irakasle Germà Belek egindako ikerketek ere erakusten dute ''Euskal Y''-a (AVE sarearen gainerako lineak bezala) ez dela errentagarria.<ref>Abel Fernández: [http://www.sintetia.com/a-que-renunciamos-con-cada-nueva-linea-de-ave-el-coste-real-de-la-alta-velocidad/ «¿A qué renunciamos con cada nueva linea de AVE? El coste real de la Alta Velocidad»], ''Sintetia'', 2011-07-04.</ref> [[Espainiako Bankua]]ren eta dozena bat konpainia handiren partaidetza duen Fedea fundazioak 2015eko martxoan argitaratutako ikerlanaren arabera, AVE linea batek ere ez du inolako errentagarritasunik, ez gizartearentzat, ez enpresentzat: kostu handiegia du, eta bidaiari gutxiegi ditu.<ref>{{es}} Alejandro BOLAÑOS: [http://economia.elpais.com/economia/2015/03/26/actualidad/1427367930_711155.html «Un estudio concluye que ninguna línea española de AVE es rentable»], ''El País'', 2015-03-26.</ref>
 
* ''Euskal Y''-a egitea eragin duen ekonomia eredua, ekonomiaren hazkundea neurri handi batean eraikuntzan oinarritu duen eta orain krisialdi gogorrean den [[Espainia]]ko eredua da.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=La Y vasca no se sostiene {{!}} Ecologistas en Acción|hizkuntza=es|url=https://www.ecologistasenaccion.org/article35173.html|sartze-data=2017-11-07}}</ref> Madrilgo IE Business School ikastetxeko Ekonomiako irakasle Fernando Fernández Méndez de Andes ekonomialariak<ref>[http://www.ie.edu/IE/php/es/claustro_detalle.php?id=733 «IE Business School: Claustro y áreas académicas. Fernando Fernández Méndez de Andes»]. Eskuratze data: 2011-07-26.</ref> 2011n adierazi zuenez, «adreiluen eta etxebizitzak eraikitzearen obsesioaren ordez, autopisten, abiadura handiko trenen eta aireportuen obsesioa hartu dugu, baina zabor berbera da. [...] Ekonomia eraikuntzaren bidez hazi da azken hamar urtean, eta ohitura txar piloa sortu da».<ref>Reuters: [http://www.abc.es/20110622/economia/abci-aeropuertos-fantasma-201106221235.html «Los "aeropuertos fantasma" españoles»], ''ABC'', 2011-06-22. Eskuratze data: 2011-07-26.</ref>
 
* Ez da herritarren parte-hartzean oinarritu. [[Euskal Herriko Unibertsitatea|Euskal Herriko Unibertsitateko]] 263 irakasle eta ikertzailek salatu dutenez, «informatu eta herritarrek erabakietan parte hartzea bideratu ordez, erakunde publikoek Gobernu zentralaren eta autonomia erkidegokoaren arteko koordinazioaren ardatz bihurtu dute proiektu horren "aldeko gizarte iritzia" sortzea. Multinazional handien antzeko estrategia da: produktua sortu, eta jendea kontsumitzera bultzatu, publizitate kanpaina masiboen bidez».<ref>Elena Agirre, Eneko Agirre eta beste: [http://www.gara.net/agiriak/20070517_AHTehu_es.pdf ''Manifiesto universitario: Y vasca, una apuesta equivocada''], Euskal Herriko Unibertsitateko 263 irakasle eta ikertzailek 2007-05-17an izenpetutako manifestua.</ref>