Anakleto Ortueta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robot: Reemplazo automático de texto (-EAJ-PNV +EAJ)
7. lerroa:
Anakletoren aita itsasontzien konpontzaile izatetik [[Bizkaiko Foru Aldundi]]ko kontratista izatera pasa zen. Besteak beste gaur egungo Aldundiaren egoitza (Bilbon) eraikitzen parte hartu zuen. Anakletoren familia, beraz, ekonomikoki maila onean aurkitzen zen eta, horregatik, Atxuriko Arte eta Ofizioen eskolan mehatzaritza ikasketak egin ahal izan zituen.
 
[[XIX. mendea]]ren amaieran Eulalia Arana y Vallerekin ezkondu zen eta bost seme-alaba izan zituen. Eulaliaren aita [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ-PNV]]ren sortzaile [[Sabino Arana]]ren lehengusua zen.
 
==Jarduera politikoa==
 
[[1904]]rako [[EGI]]k [[Bilbo]]n zuen Zuzendaritza Batzordean parte hartzen zuen. [[1908]]an [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ-PNV]]ren Lurralde Kontseiluko kide izan zen. [[1918]]ko hauteskundeetan [[Gernika]]ko barrutian aukeratu zuten EAJko diputatu.
 
[[1922]]an EAJren zatiketa gertatu zenean (Aberri edo PNV eta Comunion Nacionalista Vasca sortu zirenean) Ortueta neutral agertu zen. [[Primo de Rivera]]ren diktadura garaian ''Euzkadi'' egunkariko akzioak zirela eta Comunioneko kide batzuekin gatazka gogorrak izan zituen.