Kataluniako Errepublika (2017): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
75. lerroa:
Espainiako [[hedabide]]en artean ''ihesaldi'' hitza erabili zen, Puigdemont eta bere kideak Bruselara joan zirela jakin zenean.<ref>http://www.eldiario.es/zonacritica/Puigdemont-huye_6_703139701.html</ref><ref>http://www.eldiario.es/politica/Puigdemont-Belgica-justicia-euroorden-detencion_0_702730131.html</ref> Zenbait espainiar [[agintari]] eta herritarrek horren kontura [[txantxa]] eta [[iseka]] asko egin zituzten.<ref>https://verne.elpais.com/verne/2017/10/30/articulo/1509377659_841593.html</ref><ref>https://casoaislado.com/las-redes-sociales-se-burlan-del-cobarde-puigdemont-deja-tirado-los-independentistas-despues-hundir-cataluna/</ref>
 
Azaroan 2an Junqueras eta beste zazpi kontseilari kargugabetu eta espetxera bermerik gabe zituen Carmen Lamela. [[Junqueras]] gain, [[Jordi Turull]] (Lehendakaritza), [[Josep Rull]] (Lurraldea), [[Meritxell Borras]] (Gobernazioa), [[Raul Romeva]] (Nazioarteko Gaiak), [[Carles Mundo]] (Justizia), [[Dolors Bassa]] (Lana), [[Joaquim Forn]] (Barne saila) eta [[Santi Vila]] (Enpresa) kontseilari kargugabetuak kartzelara bidali zituen Lamelak. Azkenak, Kataluniaren independentzia aldarrikapenarekin ados egon ez eta horren ondorioz, fidantza ordaintzeko aukera zuen. Santi Vila hurrengo egunean atera zen gartzelatikkartzelatik, 50.000 [[euro]]ko bermea ordaindu eta gero.<ref>http://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/5184445/junqueras-eta-beste-zazpi-kontseilari-kargugabetu-espetxera-bidali-dituzte/</ref>. Epailearen iritziz "Ihes egiteko arrisku handia dago" eta “ikertuen erosteko ahalmena ezin da ahaztu, Espainiatik alde egiteko eta atzerrian bizitzeko erraztasuna dute”. Aldi berean, beste kargugabetuek ihes egin zutela ziurtatu zuen [[Carmen Lamela]]k “Ikertuetako batzuk beste herrialde batzuetara joan dira erantzukizun penalak saihesteko” eta “delituak planifikatzen eta kontzienteki aurrera eramaten bi urte baino gehiago eman dituzte” azpimarratu zuen.<ref>http://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/5184445/junqueras-eta-beste-zazpi-kontseilari-kargugabetu-espetxera-bidali-dituzte/</ref>
 
Kartzelatuak, betiere Lamelaren iritzian, “oso ondo antolatutako pertsona talde baten barruan lan egiten ari ziren, [[Justizia]]tik ihes egiten laguntzeko prest zeuden elkarte soberanisten babesarekin”. Guztiek “paper aktiboa jokatu dute zehatz-mehatz diseinatutako prozesu soberanista bultzatzeko eta muga guztiak gainditzeko”, erantsi zuen epaileak. “Ikertuen ekintza pentsatua, prestatua eta antolatua izan da, azken bi urteetan [[Espainiako Konstituzio Auzitegia|Konstituzio Auzitegia]] ebazpenak sistematikoki urratuta”, Lamelak azaldu zuenez.