«Hammurabi»: berrikuspenen arteko aldeak

865 bytes added ,  Duela 5 urte
t
212.142.176.250 (eztabaida) wikilariaren 6048565 berrikuspena desegin da
No edit summary
t (212.142.176.250 (eztabaida) wikilariaren 6048565 berrikuspena desegin da)
[[Sin-Muballit]] Babiloniako bosgarren erregearen semea zen, eta haren erresuma oinordetu zuen [[K. a. 1792]]an. Babiloniako lehenbiziko egiazko inperioa sortu zuen: [[Akkad]] eta [[Sumeria]] konkistatu zituen, eta [[Larsa]], [[Mari (Siria)|Mari]] eta [[Asiria]] auzo-herrialdei nagusitu zitzaien. Hamurabiren inperioak [[Persiar golko]]tik [[Diyarbakir]]rera eta [[Zagros]]etik ekialdeko basamortuetara bitarteko lurrak hartu zituen. Inperioa osatzerakoan gerraz baino areago diplomaziaz baliatu zen. Administrazioa Babiloniara bildu zuen eta legeak legedietan bildu zituen. [[Marduk]], Babiloniako jainkoa, ezarri zuen mesopotamiarren jainko nagusi. Herentzia bidezko monarkia ezarri zuen. Hura hilik, [[Samsu-Iluna]] haren semeak hartu zuen erregetza.
 
== Hammurabiren Kodea ==
katu zen urte luzetan.
{{nagusia|Hammurabiren Kodea}}
Hammurabi ezaguna da historiako lege bilduma lehenbizikoetako bat promulgatu zuelako: Hammurabiren Kodea. Epai bilduma bat da, eta epaileentzako orientabidea izan nahi du, tokian tokiko ohiturak baztertu gabe, hala ere. Hiru gizaki maila bereizten dira bertan: libreak, mendekoak eta esklaboak. ''[[Talioiaren lege]]a'' da oinarri. Familia eskubideari dagokionez (emaztearen legezko nortasuna, ezkontza haustea, herentzia, etab.), halako oreka bat gertatzen da gizonezkoen eta emakumezkoen artean. Merkatarien aginpidea sendo bermaturik dago. Kodearen berritasuna legezko printzipioak argi adierazi izanean datza, eta berdintasuna du helburu nagusia. Erabateko eragina izan zuen antzinateko [[Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbileko]] legedietan. Bestalde, bertan erabilitako idazkera literatura eredu klasiko bilakatu zen urte luzetan.
 
== Erreferentziak ==
25.266

edits