Euskal Sozialistak Elkartzeko Indarra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: ca:ESEI
t Robot: Reemplazo automático de texto (-EAJ +EAJ)
1. lerroa:
'''Euskal Sozialistak Elkartzeko Indarra''' ('''ESEI''') [[1976]]n sortutako alderdia zen, [[abertzale]] eta ezkertiarra, unibertsitate mundutik gertu zebilena. [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] egoera ikuspegi [[marxista]]tik aztertzen zuen, [[Hego Euskal Herria]]rentzako autonomia zabala aldarrikatzen zuen, eta halaber borroka armatuaren etetea.
 
"''Konpromiso autonomikoa''" izeneko agiria sinatu zuen [[1977]]ko maiatzean, [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]], [[PSE]]-[[PSOE]], [[|ANV|EAE-ANV]], [[EPK]] eta [[DCV]]rekin batera. Bertan hauteskundeetan aukeratutako euskal ordezkariek Autonomia Estatutua garatzea aldarrikatzen zen. [[1977]]ko hauteskundeetan [[Espainiako Senatua|Espainiako Senatu]]ra ''[[Fronte Autonomikoa]]ren'' barruan joan ziren, eta [[Gregoria Monreal]] aukeratu zuten senatari. [[1979]]ko udal hauteskundeetan [[Euskadiko Ezkerra]]rekin batera aurkeztu ziren. [[1980]]ko hauteskunde autonomikoetan bakarrik aurkeztu ziren eta 6.305 bozka baino ez zituzten jaso. Honen ondorioz alderdia [[1981]]eko [[urriaren 3]]an desegin zen.
 
== Kanpo loturak ==