Ekin (historikoa): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robot: Reemplazo automático de texto (-EAJ +EAJ)
3. lerroa:
'''Ekin''' [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] talde politiko [[abertzale]] klandestino bat izan zen; [[Bilbo]]ko ikasle-talde batek sortua ([[1952]]), Jose Luis Alvarez Enparantza ''[[Txillardegi]]'', [[Julen Madariaga]] eta Jose Benito Del Valle tarteko.
 
Talde honen helburua euskal arazoetan ([[euskara]], [[historia]], [[politika]]...) kontzientziatzea eta hezitzea zen; abertzaletasun klasikoarekin kritikoak ziren eta frankismo itogarriaren aurrean [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]]k agertzen zuen pasibotasuna salatzen zuten.
 
Berehala zabaldu zen, batez ere [[Bizkaia]] eta [[Gipuzkoa]]n euskal ikasleen artean taldeak eratuz. Argi ikusi zen euskal gazteriak frankismoaren aurka ekiteko zeukan gogoa.
 
[[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]]ak hasieratik talde honen kontra agertu zen, batez ere ikusirik Ekin-ekoek [[EGI]]ko (EAJren gazte taldea) militanteak bereganatzen ari zirela.
 
Egoera horretan, EAJk bultzatuta, EGI eta Ekin batu egin ziren ([[1955]]) eta [[Euzko Gaztedi]] izena hartu zuten. Gazteen erakundearen EAJ alderdiarekiko harremana zailduz joan zen eta tirabirak handituz. [[Jose Antonio Agirre]] lehendakariak egoera konpontzeko ahaleginak egin zituen, baina [[Hego Euskal Herria|Hegoaldeko]] buruzagi nazionalisten (batez ere [[EBB]]eko presidente zen Juan Ajuriagerra) eta Ekin-etik zetozen militanteen arteko lankidetza ezinezkoa izan zen.