Ionako abadia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
zuz
26. lerroa:
[[563]]. urtean [[Kolunba Ionakoa|San Kolunba]] leku honetara ailegatu hamabi jarraitzailerekin eta monasterioa sortu zuen. [[Pikto]]en eta eskoziarren artean kristautasuna hedatzeko erdigunea izan zen. [[Kellseko liburua]]z gain [[Irlandako Kronika]] ere bertan idatzi zen 740 arte.
 
795ean [[vikingo|bikingo]]ek eraso egin zioten abadiari eta IX mendean eraso gehiago etorri ziren. 806an esate baterako 68 monje hil zituzten gaur egun ''Martirien badia'' deitzen den tokian. Eraso hauek zirela eta, monjeek [[Kellseko abade-etxea|Kellseko abadiara]] (Irlandara) egin zuten ihes babes bila, eta liburuak beraiekin eraman zituzten, hortik Kellseko liburuaren izena. Beste monje batzuek Europara egin zuten alde, [[Belgika]], [[Frantzia]] edo [[Suitza]]ra. Ionan jarraitzea erabaki zutenek vikingoenbikingoen eraso gehiago jasan zituzten eta, abadia erre egin zuten arren, komuniatekomunitate batek bertan jarraituko zuela uste da.
 
1164an [[Somerled]] gerlariak berreskuratu zuen. Irlandarrak ekarri zituen eta hauek katedrala eraiki zuten. Somerleden seme Ranald [[Uharteetako Jaun]] bihurtu zen eta 1203an [[Beneditar|beneditarrei]] monasterioa eraikitzeko baimena eman zien, bai eta [[San Agustinen Ordena|agustindarrei]] komentu bat ere. [[Kolunba Ionakoa|Kolunba]]<nowiki/>ren jarraitzaileek eragina galdu zutela ikusita hurrengo urtean bi apezpiku irlandarrek gidatuta eraso latza jasan zuen monasterioak.
 
XV mendean komentua berreraiki zuten, bai eta abadiako eliza ere, baina 1560ko Eskoziako Erlijio Erreforman bertan behera utzi ziren eraikinak.
 
1899an Argylleko dukeak abadia eta komentuaren hondarrak ''Iona Cathedral Trust'' erakundeari eman zizkion eta honek abadiako berrizte lanak hasi zituen 1938an. Ian Gordon Lindsay arkitektoak gidatu zuen berreraikuntza. XX mendean inguruko beste hainbat eraikin berreraiki ziren. 2000 urtean [[Historic Scotland]] erakundeak hartu du berau kudeatzeko areduraardura.
 
[[Fitxategi:Iona Abbey. Panorama.jpg|thumb|center|650px|Irudi panoramikoa.]]