«Ionako abadia»: berrikuspenen arteko aldeak

t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Eraikin infotaula +Eraikin infotaula automatikoa))
795ean [[vikingo]]ek eraso egin zioten abadiari eta IX mendean eraso gehiago etorri ziren. 806an esate baterako 68 monje hil zituzten gaur egun ''Martirien badia'' deitzen den tokian. Eraso hauek zirela eta, monjeek [[Kellseko abade-etxea|Kellseko abadiara]] (Irlandara) egin zuten ihes babes bila, eta liburuak beraiekin eraman zituzten, hortik Kellseko liburuaren izena. Beste monje batzuek Europara egin zuten alde, [[Belgika]], [[Frantzia]] edo [[Suitza]]ra. Ionan jarraitzea erabaki zutenek vikingoen eraso gehiago jasan zituzten eta abadia erre egin zuten arren komuniate batek bertan jarraituko zuela uste da.
 
1164an [[Somerled]] gerlariak berreskuratu zuen. Irlandarrak ekarri zituen eta hauek katedrala eraiki zuten. Somerleden seme Ranald [[Uharteetako LordJaun]] bihurtu zen eta 1203an beneditarrei monasterioa eraikitzeko baimena eman zien, bai eta agustindarrei komentu bat ere. Kolunbaren[[Kolunba Ionakoa|Kolunba]]<nowiki/>ren jarraitzaileek eragina galdu zutela ikusita hurrengo urtean bi apezpiku irlandarrek gidatuta eraso latza jasan zuen monasterioak.
 
XV mendean komentua berreraiki zuten, bai eta abadiako eliza ere, baina 1560ko Eskoziako Erlijio Erreforman bertan behera utzi ziren eraikinak.