David Attenborough: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+biografia infotaula automatikoa, +bizialdia
No edit summary
3. lerroa:
'''Sir David Frederick Attenborough''' (Isleworth, [[Londres]], [[1926]]ko [[maiatzaren 8]]a) [[britainiar]] idazlea eta telebistako ekoizle eta aurkezlea da. [[Richard Attenborough]] zinemagile zenaren anaia da.
 
[[Zoologia]]n eta [[Geologia]]n lizentziatu zen [[Cambridgeko Unibertsitatea]]n. [[1952]]an, [[BBC]]k era guztietako programak (politikari, erlijioari, balletari, arkeologiari eta abarri buruzkoak) ekoizteko kontratatu zuen. Urte horren amaieran, animaliei buruzko programa bat egin zuen Londresko Parke Zoologikoarekin eta [[Jack Lester]] adituarekin elkarlanean. Gero bururatu zitzaien interesgarriagoa izango zela animaliak beren habitatean erakustea eta, hala, [[Sierra Leona|Sierra LeoneraLeonara]] (Afrikako mendebaldera) jo zuten.
 
[[1954]]an hasi zen ''[[Zoo Quest]]'' [[dokumental]]-sail famatuan: ''Zoo Quest in Sierra Leone'', ''Zoo Quest to Guyana'', ''Zoo Quest in Paraguay'', eta abar. [[1960ko hamarkada]]ren hasieran, [[Antropologia]] ikasten hasi zen [[Londresko Unibertsitatea]]n, baina BBCkoek BBC-2ko programetako zuzendaritza eskaini zioten, kate berri horretan gutxiengo jakin batentzako kultura-programak eman nahi zituztelako. Oso ezagunak ez ziren [[billar]]ra bezalako kirolak, ingeles literaturako obra garrantzitsuetan oinarritutako telesailak eta historiari eta naturari buruzko dokumentalak egitea erabaki zuen. Izugarrizko arrakasta izan zuen eta BBCk bi kateetarako kontratatu zuen, programa-zuzendari gisa, finantza- eta administrazio-kontuetan ere erabateko kontrola zuela. Hala ere, 1972an, postua utzi eta naturari buruzko programak egitea erabaki zuen. Tribuen arteak liluraturik, 1975ean ''The Tribal Eye'' estreinatu zuen, arteak gizarte primitiboetan duen egitekoa azaltzeko saioa. Zenbait urte geroago, naturari historiari buruzko sail bati ekin zion, ''[[Life on Earth]]''. Britainia Handian eta Europan 10 milioi ikusle baino gehiago izan zituen astean. Trilogia modura planteatu zuen lan hura eta, beraz, [[1984]]an ''The Living Planet'' eta, [[1990]]ean, ''The Trials of Life'' egin zituen; ondoren, 1996an, ''The Private Life of Plants'' egin zuen; 1998an, ''The Life of Birds''; 2002an, ''The Life of Mammals''; 2005ean, ''Life in the Undergrowth''; 2008an, ''Life in Cold Blood''; eta 2010ean, ''First Life''.