Teknologia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orriaren edukiaren ordez, «Aqui la teknologia es la cienci MENTIRA » jarri da
t 83.213.203.95 wikilariaren aldaketak ezabatuz, TheklanBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
1. lerroa:
[[Fitxategi:Astronaut-EVA.jpg|thumb|[[XX. mendea]]ren erdialdean gizakiek [[Lurra]]ren atmosferatik irteteko adina ezagutza teknologiko eskuratu zuen, [[espazioaren esplorazio]]an murgilduz.]]
Aqui la teknologia es la cienci MENTIRA
'''Teknologia''', [[greziera]]zko τεχνολογος-tik, ''tekne'' (τεχνη, "zientzia, arte, edo lanbide") eta ''logos'' (λογος, "jakintza-multzoa") hitzez osatuta dago. Hainbat definizio dituen arren, kontzeptu zabalenean, [[espezie]] batek tresnak sortu, erabili eta ingurunea bere nahi eta beharretara aldatzeko duen jakintza-multzoari deritzo teknologia. Teknologia hain zuzen, objektu horiek guztiak diseinatzeko eta fabrikatzeko teknikak, makinak eta prozesuak aztertzen dituen diziplina da teknologia.
 
Teknologiek modu nabarmenean aldatzen dute [[gizaki]]ak zein beste animalia-espezie batzuk beren ingurune naturala kontrolatu eta moldatzeko duten ahalmena. Gizakiaren kasuan, teknologiaren erabilera natur baliabideak tresna sinple bihurtzean hasi zen, historiaurrean. [[Su]]a kontrolatzeko abilezia jauzi garrantzitsua izan zen, [[janari]]-iturriak asko zabaldu baitzituen, eta [[gurpil]]aren asmakizunak ondasunak urrutiago garraiatzeko eta mugikortasuna handitzeko aukera eman zuen. Berrikiago izandako garapen teknologikoek, esaterako [[telefono]]ak, [[hedabide]]ak edo [[internet]]a, komunikaziorako mugak asko txikitu dituzte eta eskala planetarioko elkarrekintzak sortzea ahalbidetu dute.
 
Hala ere, teknologia guztiak ez dira helburu baketsuetarako garatu: gero eta ahalmen suntsitzaile handiagoa duten [[arma]]k sortu dira, adibidez.
 
Teknologia giza jarduerarekin lotzeko joera dago. Hau ez da guztiz zuzena, beste hainbat animalia-espeziek ere teknologia jarduerak garatzen baitituzte. Beste joera bat, teknologia gizakiek erabiltzen dituzten produktuekin soilik lotzea da, produktu konplexuak orokorrean. Prozedura eta metodo teknikoek eta tresnek ere teknologia osatzen dute, hala nola, jantziek, produktu sinpleek, idazkerak, komunikazio-teknikek, abeltzaintzak, nekazaritzak, apaingarriek, eta abar.
 
Teknologiak [[gizarte]]an eta [[ingurumen]]ean eragiten du hainbat moduz. Zenbait gizartetan teknologiak [[ekonomia]] aurreratuagoak sortzen lagundu du (gaur egungo [[ekonomia global]]a barne). Prozesu teknologiko askok nahi ez diren [[azpiproduktu]]ak sortzen dituzte, adibidez [[kutsadura|poluzioa]], eta natur baliabideak agortzen dituzte, Lurrari eta ingurumenari kalte eginez. Teknologia berrien garapenak gizarteen balioak alda ditzake, eta batzuetan galdera etiko berriak eragiten dituzte.
 
== Garapen teknologikoaren mugarri historikoak ==
* Harrizko tresnak eta armak: Lehen [[hominidae|hominidoek]] sortu zituzten duela 1.000.000 urte baino gehiago. Armen bidez, animalia basatien [[ehiza]] hobetu ahal izan zen. Tresnek animalien zatikatzea eta larru, hezur eta zuraren lanketa erraztu zituzten, gizakien bizimoduan lehen aldaketa esanguratsuak eraginez.
* [[Su]]a sortzea: Sua lehenagotik ere erabiltzen bazen ere, gizakiek sua beraiek sortzearen lehen aztarna duela 200.000 urtekoa da. Suaren kontrolak hainbat abantaila ekarri zituen: animalia arriskutsuak uxatzea, eguna luzatu ahal izatea lanerako zein gizarte-harremanetarako, klima hotzagoa duten eremuetan bizi ahal izatea, janariak suaren bidez moldatzea, etab.
* [[Saski]]gintza: Ez da segurtasunez ezagutzen noiz sortu zen, baina [[buztin]]gintza baino lehenagokoa dela uste da. Saskiak janariak eta objektu txikiak garraiatzeko lehen ontziak izan ziren.
* [[Buztingintza]]: K. a. 8000. urtearen inguruan sortu zen ([[Neolito]]aren hasieran) Europan. Buztingileen labeak ondoren sortuko ziren metal-galdaketarako oinarria izan ziren.
* [[Zereal]]en [[nekazaritza|laborantza]]: K. a. 8500. urtearen inguruan sortu zen, [[Ilgora Emankorra|Ilgora Emankorrean]]. [[Nekazaritza]]ren emankortasun handiak elikadurarako behar zen denbora murriztu zuen eta erreserben biltegiratzea erraztu zuen, giza populazioaren emendioa eraginez. Nekazaritzak [[nomada|nomadismoa]] murriztu zuen eta lehen hirien sorrera eragin zuen. Hirietan lanaren gizarte-banaketa sortu zen eta teknologien ugaritzea agertu zen.
* [[Kobre]]aren [[metalurgia]]: K. a. 7000. urtearen inguruan gaur egun [[Turkia]] den eskualdean.
* [[Ahuntz]] eta [[ardi]]en etxekotzea: K. a. 7000. urtearen inguruan [[Anatolia]] eta [[Persia]]n. Animalien lehen hautespen artifizialak egin ziren, gizakientzat egokienak ziren ezaugarriak hobetuz animalietan.
* Oihalgintza: Animalien zein landareen zuntzak erabiliz egindako lehen [[oihal]]ak K. a. 5000. urtean sortu ziren Anatolian, Mediterraneoko Levanten eta Egipton.
* [[Gurpil]]dun [[gurdi|orga]]: Mota honetako tramankulu baten lehen irudikapena K. a. 3500. urtearen ingurukoa da, eta [[Kaukasia|Kaukasoan]] sortu zen.
* [[Idazkera (argipena)|Idazkera]]: K. a. 3300. urtean, [[Sumer]]ren, sortu zen [[idazkera kuneiforme]]a. Lehen idazkera hau zergen ordainketa kontrolatzeko eta inbentarioak egiteko erabili zen.
 
Idazkeraren asmakuntzak periodo historikoaren hasiera markatzen du. Ondoren, informazioaren transmisiorako prozesu sistematikoak eta teknologien analisi arrazionalak azkartu egin zuen teknologiaren bilakaera.
* [[Zaldi]]aren etxekotzea: K. a. 3000. urtearen inguruan, Eurasiako estepetan.
* [[Beira]] fabrikazioa: Egipton K. a. 3000. urtean.
* [[Brontze]]aren metalurgia: gaur egun Tailandia den eremuan, K. a. 4500. urtearen inguruan.
* [[Abako]]a: [[Txinako Herri Errepublika|Txinann]] sortu zen K. a. 2650. urte inguruan.
* [[Burdina]]ren metalurgia: K. a 2300an sortu zen [[India]]n eta [[Mesopotamia]]n.
* [[Iparrorratz]]a: Txinan asmatu zen 1160. urtean.
* [[Inprimatzeko makina|Inprenta]]: 1447. urtean [[Johannes Gutenberg|Gutenbergek]] sortu zuen gaur egun ezagutzen den inprenta modernoa.
* [[Ehungailu]] automatikoa: 1725an asmatu zuen Basile Bouchon frantziarrak.
* [[Lurrun-makina]]: [[James Watt]] ingeniari eskoziarrak Thomas Newcomenek asmatutako lurrun-makina hobetu zuen 1765a eta 1784a artean.
* [[Baztanga]]ren aurkako [[txerto]]a: [[Edward Jenner]]rek asmatu zuen 1796an.
* [[Zeluloide]]a: Lehen plastiko artifiziala izan zen, eta [[John Wesley Hyatt]] kimikari estatubatuarrak asmatu zuen 1860an.
* [[Dinamo]]a: 1867an asmatu zuen [[Ernst Werner von Siemens|Werner von Siemens]] alemaniarrak.
* [[Transistore]]a: 1948an asmatu zen.
 
== Lanbide tekniko eta teknologikoak ==
 
* [[Argazkigintza]]
* [[Arkitektura]]
* [[Automobilgintza]]
* [[Bioteknologia]]
* [[Argindar|Elektrizitatea]]
* [[Elektronika]]
* [[Nekazaritza]]
* [[Energia nuklear|Teknologia nuklearra]]
* [[Gizarte teknologia]]
 
{{commonskat}}
{{zientzia zirriborroa}}
 
[[Kategoria:Teknologia| ]]