Meat Loaf: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Marvin Lee Aday''' ([[1947]]ko [[irailaren 27]]a, [[Dallas]], [[Texas]]), '''Meat Loaf''' izen artistikoz ezaguna, estatubatuar antzezle eta abeslaria da. 1966an [[Kalifornia]]ra joan zen, eta zenbait musika-taldetan abestu zuen, ''[[The Rocky Horror Picture Show]]'' (1975, Jim Sherman) filmean parte hartzeaz gainera. [[Jim Steinman]] musikagilearekin batera, ''[[Bat Out Of Hell]]'' disko ospetsua kaleratu zuen. Diskoan [[musika klasikoanklasiko]]an inspiratutako musika jasoa [[heavy metalekometal]]eko elementuekin nahasi zuen. Izugarrizko arrakasta izan zuen, eta 400 astez egon zen disko salduenen zerrendan. Hurrengo diskoak, ''[[Dead Ringer]]'' (1981), aurrekoaren ezaugarri berak zituen, eta Meat Loafen rock [[gotiko (argipena)|gotiko]] sintetikoak onarpen zabala zuela frogatu zuen. Geroago, ahotsarekin arazoak zituela eta, zineman lan egiten hasi zen. Nolanahi dela ere, 1993an, ''Back Into Hell'' diskoa kaleratu zuen, bere lehen ''Bat Out Of Hell'' haren jarraipen gisa edo, eta izugarrizko arrakasta izan zuen harekin ere. Arrakasta horren ondoren, munduan zehar bira bat eginda, beste disko bat kaleratu zuen 1995ean, "[[Welcome To The Neighbourhood]]", baina ez zuen espero izandako arrakastarik lortu, eta diskoak ekoizteari utzi zion. Garai horretan, aktore-lanei ekin zien, kontzertuak ere eman bazituen ere. 2003an ''[[Couldn't Have Said It Better]]'' diskoa atera zuen, eta 2006an ''[[Bat Out Of Hell III: The Monster Is Loose]]''.
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}