Sistema metriko hamartarra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
16. lerroa:
 
== Sistemaren osaketa progresiboa ==
Sistema metrikoa 1799ko ekainaren 22an jaio zen ofizialki, Frantzian. Gero, xix. mendean zehar poliki-poliki onartu zen Europako beste herrialde batzuetan, hala nola Herbeheretan (1816) edo Espainian (1849), eta 1872an mundu osoko hogeita hamar ordezkariz osaturiko Nazioarteko Batzorde bat eratu ren, sistemari bultzada unibertsala emateko asmoz.<supref>[1]{{Erreferentzia|izenburua=BIPM - le nom « kilogramme »|url=https://www.bipm.org/fr/measurement-units/history-si/name_kg.html|sartze-data=2017-10-30}}</supref>
 
Nolanahi den, xix eta xx. mendeetan zehar hainbat aldaketa eta osaketa egin dira hasierak sistema metriko hamartarrean, zientziaren garapenaren ondorioz. Lehenik eta behin, denbora-unitatea ('''segundoa)''' ere finkatu zuten oszilatzen ari zen luzera jakineko pendulu baten bidez, nahiz eta jakin unitate horrek balio aldakorra zuela grabitatearen arabera. Hiru oinarrizko unitatedun sistema sortu zen, xx. mendearen hasieran '''MKS sistema'''  izenez ezagun egin zena, oinarrizko unitateez osaturiko sigla (metroa-kilogramoa-segundoa). Sistema hori laster osatu zen xix. mendeko elektromagnetismoarekin loturiko magnitude fisiko berrien unitateekin, eta horien artean oinarrizkotzat harturiko '''ampere''' unitatea sisteman sartzean. Jadanik '''MKSA sistema''' eratu zen.<supref>[2]{{Erreferentzia|izenburua=Le Système International d'Unités (SI) = The International System of Units (SI)|argitaletxea=Bureau International des Poids et Mesures|data=2006|url=https://www.worldcat.org/oclc/70240217|edizioa=8e éd|isbn=9282222136}}</supref>
 
Ondoren izandako eboluzioaren ondorioz, gaur egun sistema metriko hamartarraren garapena den '''[[Nazioarteko Unitate Sistema]] (SI sistema)'''<supref name=":0">[3]{{Erreferentzia|izenburua=Unitateen Sistema Internazionala|url=http://www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/unidades/unidades/unidades.htm|sartze-data=2017-10-30}}</supref> erabiltzen da mundu osoan. Sistema hori 1960an onartu zen, hamaikagarren '''Pisu eta Neurrien Batzar Orokorrean'''.<sup>[4]<ref name=":0" /></sup> Hortik aurrera noiz behinka egindako Batzar Orokorretan sistema hori osatuz joan da eta zazpi oinarrizko unitate ditu, bakoitza oinarrizko magnitude fisiko bati dagokiona: '''[[metro]]''' (''[[luzera]]''), '''[[kilogramo]]''' (''[[masa]]''), '''[[segundo]]''' (''[[denbora]]''), '''[[ampere]]''' ([[korronte elektriko]]a), '''[[kelvin]]''' ([[tenperatura termodinamiko]]a), '''[[mol]]''' ([[substantzia kantitate]]a) eta '''[[kandela]]''' ([[argi-intentsitate]]a).<ref>{{Cite aldizkari|abizena=Etxebarria|izena=Jose Ramon|egile-lotura=Jose Ramon Etxebarria|izenburua=Neurri-izenak eta neurri -esamoldeak euskaraz.|aldizkaria=Euskera|argitaratze-lekua=Bilbo|liburukia=|alea=|data=2006-VI-19|urtea=2006|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/euskera/66568.pdf|sartze-data=2017-10-30|issn=0210-1564}}</ref> Gainerako magnitude fisikoen unitateak zazpi horietatik eratortzen dira. Halaber esan behar da, ezen oinarrizko unitateen definizioa findu eta zehaztu egiten dela fisikazko ezagutza eta teknologiaren zehaztasuna garatu ahala.
 
== Erreferentziak ==
<references />
 
== Ikus, gainera ==