Zuzenbide zibil: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
7. lerroa:
Jakina denez, aipatutako konpilazio-lan erraldoi horri Corpus Iuris Civilis izena eman zitzaion. Bertan bildu zuen jurista hautatuen batzorde batek erromatarren zuzenbide guztia: arau pribatuak zein publikoak. Hala ere, Corpusean jasotako bi arau mota horien artean biziraupenik luzeena zuzenbide pribatuari zegozkion arauek izan zuten. Erdi Aroan, Justinianok bildutako zuzenbide erromatarra ediren zen garaian, gizartearen antolamendu politikoa eta administrazioa antzinatekoen oso desberdinak ziren, eta, horregatik, Corpusa aurkitu eta erabili nahi izan zutenek zuzenbide pribatuko arauak besterik ezin izan zuten kopiatu eta erabili. Garai horretan, beraz, Corpus Iuris Civilis-aren zati bateko harreraren ondorioz, zuzenbide pribatuarekin berdindu zen ius civile delakoa.
 
Aipatutako zuzenbide erromatarraren harrerarekin batera, zuzenbide kanonikoak eragin handia izan zuen Erdi Aroko arautegietan, nahiz eta eragin hura zuzenbide pribatuan baino gehiago prozedurazko arauetan nabaritu zen. Dakigunez, Corpus Iuris Canonici eta Corpus Iuris Civilis delakoen harrera Italian hasi zen, Frantziara zabaldu zen ondoren eta handik Alemania, Espainia, Polonia eta beste herrialde batzuetara hedatu zen; Ingalaterra, Eskandinavia eta Herri Eslaviarrak, berriz, eragin horretatik kanpo geratu ziren. Edonola ere, Espainian, ez zen leku guztietan berdin hartu zuzenbide erromatarra. Zuzenbide erkidearen eragina tokian tokikoa izan zen: Katalunian eta Mallorcan oso sakonekoa; Gaztela eta Valentzian, garrantzitsua izangatik ere, azalekoagoa izan zen; Aragoi eta Euskal Herrian aldiz, oso txikia. Harreraren bitartekoei dagokienez, eta beste herrialde batzuetan gertatu legez, sortu berriak ziren Unibertsitateen bitartez sartu zen zuzenbide erromatarra Espainian: Palentzia, Salamanca, Sevilla, Valladolid eta Alcalako zentroak izan ziren zeregin horretan esanguratsuenak. Zuzenbide erromatarraren harrera-prozesuak Europako herrien zuzenbideari batasun moldea ematen dio pixkana: metodoari buruzko alderdietan lehenik, eta arauetan geroago (zuzenbide publikoari dagozkion arauak izan ezik, lehen esandako arrazoiengatik).
 
Aro Modernoan (XVI. mendetik aurrera), estatuak indartzearekin bat, bateratze-prozesuaren alderantzizko joera sortzen da, estatu bakoitzean Zuzenbide Erkidea berezitzera eramango duena. Bestalde, Erreforma protestanteak Europaren batasun espirituala haustearekin bat, Zuzenbide Kanonikoaren gainbehera hasi zen. Testuinguru berri horretan lurralde bakoitzaren zuzenbide propioak sendotu egin ziren, Zuzenbide Erkidearen kaltetan. Zuzenbide Erkideak, ordea, beste maila batean bazen ere, kulturazko adierazpen gisara, iraun egin zuen. Estatuek beren egitura eta boterea bermatu ahala (XVII. mendearen bigarren erditik XVIII. mendearen amaiera arte) antolamendu juridiko propioek betetzen dute apurka Zuzenbide Erkidearen lekua. Estatuaren indartze-prozesuak, berriz, Zuzenbide Zibilaren edukietan eragiten du; izan ere, Estatuak beretzat gorde nahi lituzkeen botere-guneak indartzeko, prozedurazko, administraziozko eta zigor mailako arauak aldarrikatzen ditu, Zuzenbide pribatuaren eremua nabarmen mugatuz. Joera hori areagotu egingo du XVIII. mendean Kodeketa-prozesuak.
Zuzenbide erromatarraren harrera-prozesuak Europako herrien zuzenbideari batasun moldea ematen dio pixkana: metodoari buruzko alderdietan lehenik, eta arauetan geroago (zuzenbide publikoari dagozkion arauak izan ezik, lehen esandako arrazoiengatik).
 
Aro Modernoan (XVI. mendetik aurrera), estatuak indartzearekin bat, bateratze-prozesuaren alderantzizko joera sortzen da, estatu bakoitzean Zuzenbide Erkidea berezitzera eramango duena. Bestalde, Erreforma protestanteak Europaren batasun espirituala haustearekin bat, Zuzenbide Kanonikoaren gainbehera hasi zen. Testuinguru berri horretan lurralde bakoitzaren zuzenbide propioak sendotu egin ziren, Zuzenbide Erkidearen kaltetan. Zuzenbide Erkideak, ordea, beste maila batean bazen ere, kulturazko adierazpen gisara, iraun egin zuen.
 
Estatuek beren egitura eta boterea bermatu ahala (XVII. mendearen bigarren erditik XVIII. mendearen amaiera arte) antolamendu juridiko propioek betetzen dute apurka Zuzenbide Erkidearen lekua. Estatuaren indartze-prozesuak, berriz, Zuzenbide Zibilaren edukietan eragiten du; izan ere, Estatuak beretzat gorde nahi lituzkeen botere-guneak indartzeko, prozedurazko, administraziozko eta zigor mailako arauak aldarrikatzen ditu, Zuzenbide pribatuaren eremua nabarmen mugatuz. Joera hori areagotu egingo du XVIII. mendean Kodeketa-prozesuak.
 
Orain arteko guztia labur esanda: Zuzenbide Zibilari gaur egun duen itxura emango diona Zuzenbide Erkidearekiko eta Zuzenbide Publikoarekiko bereizketa-prozesua bera izango da.