Zuzenbide zibil: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
YiFeiBot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 2 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q222249 orrian
4. lerroa:
== Kontzeptu historikoa ==
“Zuzenbide Zibil” terminoaren esanahia aldatu egin da historian zehar. Egun duen edukia ez da irizpide logiko baten ondorioa, historian zehar jasandako bilakaeraren emaitza baizik. Jatorrian, arau multzo horren sorburua zuzenbide erromatarreko ius civile delakoa izan zen. Ius civile-ak zuzenbide pribatua eta publikoa, biak, hartzen zituen bere barruan. Erromatarrentzat herri bakoitzak berezko duen Zuzenbidea da ius civile. Izan ere, Erromak bere herritarrei baizik ez zien aplikatzen zuzenbide erromatarra; kanpotarrak aldiz, ius gentium bitartez gobernatzen ziren. Bestalde, ius civile tradizioan oinarritzen zen, eta forma aldetik oso zurruna zen; hori dela eta, Zuzenbide tradizional horren ondoan beste arau batzuk sortu ziren Pretorearen interpretazioetatik abiatuz, malguagoak eta trafiko juridikoari egokituagoak. Arau horiek denborarekin multzo autonomoa sortu zuten, ius honorarium delakoa. Edonola ere, K.o. VI. mendean Justiniano enperadoreak Erromako Zuzenbidearen bilduma agintzen duenerako bi arau-masa horiek (ius civile eta ius honorarium) elkarrekin nahastuta agertzen dira.
[[File:Legal_systems_in_Europe.svg|thumb|Zuzenbide zibileko tradizioak Europan zehar]]
 
Jakina denez, aipatutako konpilazio-lan erraldoi horri Corpus Iuris Civilis izena eman zitzaion. Bertan bildu zuen jurista hautatuen batzorde batek erromatarren zuzenbide guztia: arau pribatuak zein publikoak. Hala ere, Corpusean jasotako bi arau mota horien artean biziraupenik luzeena zuzenbide pribatuari zegozkion arauek izan zuten. Erdi Aroan, Justinianok bildutako zuzenbide erromatarra ediren zen garaian, gizartearen antolamendu politikoa eta administrazioa antzinatekoen oso desberdinak ziren, eta, horregatik, Corpusa aurkitu eta erabili nahi izan zutenek zuzenbide pribatuko arauak besterik ezin izan zuten kopiatu eta erabili. Garai horretan, beraz, Corpus Iuris Civilis-aren zati bateko harreraren ondorioz, zuzenbide pribatuarekin berdindu zen ius civile delakoa.