«Errioxako ardoa»: berrikuspenen arteko aldeak

1.699 bytes added ,  Duela 4 urte
→‎XVIII eta XIX mendeak: historia pixkat gehitu
(historia gehitu)
(→‎XVIII eta XIX mendeak: historia pixkat gehitu)
 
[[Baldomero Espartero]] militar espainiarrak upategi bat zuen [[Logroño]]n eta, [[Londres]]en erbestean zegoela ([[1843]] eta [[1845]] urteen artean), [[Luciano Murrieta]] bere lagunarekin aztertu zuen nola eguneratu Errioxako ardogintza, batez ere [[Britainia Handi]]ko merkatuan leihatu ahal izateko. Hala, Murrieta [[Bordele]]ra joan zen, [[Bordeleko ardoa|Bordeleko ardogintzatik]] ikasteko, aurretik Quintanok egin bezala. Bordeletik ekarritako berrikuntzen artean, Murrietak mahatsa zanpatu eta fermentatzeko ontzi handien erabilera sustatu zuen, ordura arte kanpoko harrietan eginiko zuloetan mahatsa bota eta oinekin zanpatzeko ohitura baztertuz. Murrietak, berriz ere sartu zuen haritz-egurrez eginiko upelen erabilera ardoa ontzeko.<ref name="Johnson pg 427-428">H. Johnson ''Vintage: The Story of Wine'' 427-428 orr. Simon & Schuster 1989 {{ISBN|0-671-68702-6}}</ref>
 
1850eko hamarkadan, [[zurin]]ak [[Galizia]]ko mahastiak kaltetu zituen, Errioxako upategiei merkatu berriak irekiz, Errioxan eragin askoz txikiagoa izan baitzuen. [[Castejón-Bilbo burdinbidea]] amaituaz batera, Logroño [[Bilbo]], [[Madril]] eta [[Irun]]ekin lotuz, [[filoxera]] izurritea hedatu zen Europan. Frantziako ardogintza bereziki kaltetua izan zen mahats-zorri honen eraginagatik eta beraz, Errioxan sor zitekeen ardo osoarentzat eskaera berehalako eta ase ezina ekarri zuen.<ref name="Johnson pg 427-428"/> Frantziako ardogintzako suntsipena ikusita, dozenaka ardogile frantses eta okzitaniar joan ziren Errioxara upategiak zabaltzera bereziki [[Bordele]]tik. Era honetan, ardogileek ardoa egiten jarrai zezaketen Errioxan eta honekin batera, jakituria, teknika eta esperientzia berria ekarri zuten Errioxara. Honek Errioxako ardogintzan inoiz ikusi gabeko hazkuntza eta oparotasuna sortu zuen.<ref name="MacNeil pg 415">K. MacNeil ''The Wine Bible'' 415. or. Workman Publishing 2001 {{ISBN|1-56305-434-5}}</ref>
 
Oparotasun aldi honek jarraitu zuen [[filoxera]] lurraldera heldu zen arte, 1890 urte inguruan. Ordurako, [[mentu]]aren bidez osatzea jada emaitza onekin erabiltzen zen Frantzian filoxeraren aurka egiteko, eta denbora kontua zen bakarrik Errioxan mahastiak birlandatzen hasteko, mentutako mahastiekin. Bitartean, agintariek ardoen inportazio oro eten zuten, ardo lokalari lehentasuna emateko asmoarekin. Gainera, lege bidez galarazi zitzaien urtean 750.000 litro ardo baino gutxiago ekoizten zuten upategiei ardoa esportatzea.<ref name="Johnson pg 432">H. Johnson ''Vintage: The Story of Wine'' pg 432 Simon & Schuster 1989 {{ISBN|0-671-68702-6}}</ref>
 
=== XX mendea ===
 
[[1991]]n eskualdeko ardoek jatorrizko izendapena jaso zuten, [[Europar Batasuna]]k baimendurik.