Sakana: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Sakanako euskara
343. lerroa:
 
==== Sakanako euskara ====
[[Luis Luziano Bonaparte|Bonapartek]] Sakanan hiru euskalki ikusi zituen XIX. mendean: alde batetik, Burundan, Ergoienean eta Etxarrin gipuzkeraz[[gipuzkera]]z hitz egiten omen zen; bertzetik, Arbizu eta Irañeta bitartean iparreko[[iparraldeko goi nafarreraznafarrera]]z; eta bertzetik, Ihabartik ekialdera hego[[hegoaldeko goi nafarreraznafarrera]]z. Sailkapen horrek kritika asko jaso ditu, eta badirudi Etxarriko euskara sailkatzeko erabili zituen materialak ez zirela egokiak (izan ere, herriko apaizak bertan hitz egiten zen bezala idatzi beharrean, gipuzkoar kutsuko testuak bidali zizkion). [[Migel Olasagarre|Damaso Intzak]] uste zuen Etxarriko eta Ergoienako euskara ez zela gipuzkera, nafarrera baizik.
 
Gaur egun, [[Koldo Zuazo]]ren sailkapen berrian, Etxarritik ekialderako hizkerak (Ergoienekoa barne) [[nafarrera]]ren barnean daude, eta Burundakoa nahasia da, nafarreraren, [[gipuzkera|erdialdeko euskararen]] eta [[bizkaiera|mendebaleko euskararen]] eragina nabari baitzaio.
 
Hala ere, herri bakoitzak bere esaera eta aditz propioak erabiltzen ditu. Aldea nabarmena da Bakaikuren eta Etxarri-Aranatzen artean, kilometro bateko distantziara egon arren, oso euskara ezberdinaz hitz egiten dute.
 
Hainbat herritan euskalki propioa galdu da, Ziordia, Olazti eta Altsasun alde batetik, eta Arakilgo ekialdeko herrietan bestetik. Han, adineko jendeak ia-ia ez du hitz egiten. Beste herri batzuetan, ordea, euskaraz hitz egiten du gehiengo osoak, Arbizun edo Ergoienean kasu.