«Errioxako ardoa»: berrikuspenen arteko aldeak

1.645 bytes added ,  Duela 3 urte
historia gehitu
(historia gehitu)
[[Goi Erdi Aroa]]n ([[X. mende|X]]-[[XIII. mende]]en tartean), mahastiek garai horretan ohikoa zen zatia zuten Errioxako paisaiean.<ref>Ghislain BAURY, "Les origines d'un grand vignoble actuel. La vigne dans le paysage agricole de la Haute-Rioja au Moyen Âge central", Bernard BODINIER, Stéphanie LACHAUD et Corinne MARACHE (dir.), L’Univers du vin. Hommes, paysages et territoires. Actes du colloque de Bordeaux (4-5 octobre 2012), Caen, Association d'Histoire des Sociétés Rurales, 2014, p. 311-323 [http://www.academia.edu/8726963/Les_origines_d_un_grand_vignoble_actuel._La_vigne_dans_le_paysage_agricole_de_la_Haute-Rioja_au_Moyen_%C3%82ge_central].</ref> [[XIII. mende]] aldera, Errioxatik ardoa esportatzen zenaren frogak daude eta beraz, produkzio komertzial baten hasiera modura kontsideratu daiteke hau.<ref>Francisco Javier GOICOLEA JULIÁN, « El vino en el mundo urbano riojano a finales de la Edad Media », 'En la España Medieval', 30 zenbakia, 2007, 217-244. orr.</ref> [[XV. mende]]tik aurrera Errioxa Garaia ardogintzan espezializatu zen<ref>Alain HUETZ DE LEMPS, 'Vignobles et vins du nord-ouest de l'Espagne', Bordeaux, Féret, 1967.</ref>. [[Donejakue Bidea]]k ere milaka erromesek [[Errioxa]] eta bertako ardoak ezagutzea ekarri zuen. [[Errekonkista]] eta gero, Errioxako ardogileak kanpoko merkatuetara hasi ziren begira, euren ardoa saltzeko. [[Santanderreko portua|Santander]] eta [[Bilboko portua|Bilboko]] portuetan zehar, Errioxako ardoa [[Herbehereak|Herbehereetara]] eta [[Ingalaterra]]ra esportatzen hasi ziren<ref name="Johnson pg 165">H. Johnson ''Vintage: The Story of Wine'' 165. or. Simon & Schuster 1989 {{ISBN|0671687026}}</ref> Esportazioak eta lurraldeko ardogintzaren sona haziaz batera, agintariak ardoaren kalitatea babesteko neurriak hartzen hasi ziren. 1560an Errioxako ardoa egiteko kanpoko mahatsen erabilera debekatu zen, eta kanpora esportatutako ardoa [[zahato]] berezietan eramatera behartu zuten, zeintzuek edukieraren kalitatea ziurtatzen zuten zigilua zeramaten.<ref name="Sotheby pg 312-314">T. Stevenson ''"The Sotheby's Wine Encyclopedia"'' pg 312-314 Dorling Kindersley 2005 {{ISBN|0756613248}}</ref>
 
=== XVIII eta XIX mendeak ===
[[1790]]ean Real Sociedad Económica de Cosecheros de Rioja elkartea sortu zuten eta [[1852]]an [[Luciano Murrieta]] hasi zen bere ardo ezagunak sortzen, [[Bordele]]ko ereduari jarraituz.
1780ko hamarkadan, Manuel Quintano [[burgos]]tarra [[Bordele]]ra joan zen bidaian, bertako ardogintza teknikak ikasteko asmoarekin. Bere itzuleran, Errioxako upategietan ardoa ontzeko haritzez eginiko upelak erabiltzea proposatu zuen, Errioxako ardoen bizitza-luzera asko luzatuz. Honek esportaziorako aukerak asko handitu zituen, eta [[Kuba]] eta [[Mexiko]]ra ere hedatu zen Errioxako ardoa. Arrakastatsua izanik ere, garaiko agintariek hala erabakita, Errioxako ardo guztiak prezio berean saldu behar ziren, bai bertan edateko edota esportaziorako izanik ere. Prezio finko honek ez zuen ardoa ontzearen gainkostua kontuan hartzen eta desabantaila ekonomiko honen ondorioz, ardoa ontzeari utzi zioten ardogileek.<ref name="Johnson pg 426">H. Johnson ''Vintage: The Story of Wine'' 426. or. Simon & Schuster 1989 {{ISBN|0671687026}}</ref>
 
[[1790]]ean Real Sociedad Económica de Cosecheros de Rioja elkartea sortu zuten eta [[1852]]an [[Luciano Murrieta]] hasi zen bere ardo ezagunak sortzen, [[Bordele]]ko ereduari jarraituz.
 
[[Baldomero Espartero]] militar espainiarrak upategi bat zuen [[Logroño]]n eta, [[Londres]]en erbestean zegoela ([[1843]] eta [[1845]] urteen artean), [[Luciano Murrieta]] bere lagunarekin aztertu zuen nola eguneratu Errioxako ardogintza, batez ere [[Britainia Handi]]ko merkatuan leihatu ahal izateko. Hala, Murrieta [[Bordele]]ra joan zen, [[Bordeleko ardoa|Bordeleko ardogintzatik]] ikasteko, aurretik Quintanok egin bezala. Bordeletik ekarritako berrikuntzen artean, Murrietak mahatsa zanpatu eta fermentatzeko ontzi handien erabilera sustatu zuen, ordura arte kanpoko harrietan eginiko zuloetan mahatsa bota eta oinekin zanpatzeko ohitura baztertuz. Murrietak, berriz ere sartu zuen haritz-egurrez eginiko upelen erabilera ardoa ontzeko.<ref name="Johnson pg 427-428">H. Johnson ''Vintage: The Story of Wine'' 427-428 orr. Simon & Schuster 1989 {{ISBN|0-671-68702-6}}</ref>
 
[[1991]]n eskualdeko ardoek jatorrizko izendapena jaso zuten, [[Europar Batasuna]]k baimendurik.