Murillo el Fruto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Added content
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
No edit summary
54. lerroa:
[[1402]]an, Carlos III.ak bahituran jarri zuen herria, [[Aragoi]]ko Martin erregearen mesedetan, honen seme [[Sizilia]]ko Martin, [[Nafarroa]]ko Blankarekin ezkondu zenean. Blanka, Juan II.aren etorkizuneko emaztea eta [[Viana]]ko printzearen ama zen. [[1407]]ko [[apirilaren 10]]ean, Carlos III.a erregeak, [[Erriberri]] aukeratu zuen [[Erriberriko merindadea|Erriberriko merindadeko]] hiriburu, eta momentu hartara arte [[Zangozako merindadea|Zangozako merindadeko]] herri izandako Murillo el Fruto, [[Erriberriko merindadea|Erriberriko merindadeko]] herri bihurtu zen.
 
[[1423]]. urtean, Carlos III.a erregeak, murillotarren egoera ekonomiko larria zela eta, koroari ordaindu beharreko zergen herena barkatu zien. Barkamen hura, hamar urtez luzatuko zen. [[Nafarroa]]ko Filipe, Leonelen seme, eta Carlos III.aren sasiko umea, eta [[Azkoien]]go Juanaren, Mosen Pierres Zaharraren alaba, arteko ezkontzan, [[1424]]ean, Carlos III.ak 3.500 [[aragoiarFlorin florinaragoiar|florin]] eskaini zizkien eta Murillo el Fruto, [[Santakara]] eta [[Pitillas]]ko udalek zor zuten diruarekin ordainduko zirela agindu zuen. Dena den, Filipek ez zuen petxa haietaz gozatzeko aukerarik izan, [[Viana]]ko printzeak [[1447]]an Beaumonteko Juani eman zizkiolako. Dena den, [[1450]]an Filiperen alarguna zen Juanak, dirua berreskuratzea lortu zuen.
 
=== XVI. mendetik aurrera ===