Ireki menu nagusia

Aldaketak

244 bytes removed ,  Duela 1 urte
+biografia infotaula automatikoa, +bizialdia, +beste
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
{{Biografia infotaula oinarria
| izena = Jose Morales Belda
| irudia =
| oina =
| izen osoa =
| jaiotza data = 1960
| jaiotza hiria = Bilbo
| jaiotza herrialdea = Bizkaia
| heriotza data =
| heriotza hiria =
| heriotza herrialdea =
| lanbidea = Itzultzailea
}}
 
'''Jose Morales Belda''' ([[Bilbo]], [[1960]]) euskal [[itzultzaile]] bat da, batez ere errusieratik euskarara egin dituen itzulpenengatik ezaguna.
 
=== BiografiaBizitza ===
Jose Morales Belda 1960. urtean jaio zen, Bilbon, familia erdaldun batean. Hemezortzi urte zituenean hasi zen euskara ikasten eta kazetaritzan lizentziatu zen arren, ez da inoiz kazetaritza lanetan aritu. [[AEK|AEKn]] irakasle lanetan jardun zuen hamar bat urtez, eta garai hartan izan zituen lehen harremanak itzulpengintzarekin, hain zuzen ere, AEKren itzulpen-zerbitzuan lanetan. Harrezkeroztik, buru-belarri sartu zen itzulpengintzaren munduan, eta gaur egun horixe du ogibide, bere konturako itzultzaile gisa.
 
Berak azaldutakoaren arabera, arrazoi ideologiko eta kulturalak zirela medio hasi zen errusiera ikasten, eta hasieran asmo apalak izan arren, Literatura Unibertsala bildumaren berri izatean murgildu zen errusierazko itzulpenean. Gainera, [[Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea|EIZIE]] elkarteko lehendakariorde izan da zenbait urtez eta elkarte horretan bertan itzulpen prozesuei buruzko hainbat gogoeta plazaratu ditu.
 
=== Sariak ===
Lehenengo lanak [[Literatura Unibertsala bilduma|Literatura Unibertsala bildumarako]] egin zituen eta 1997. urtean [[Euskadi saria - Euskarazko literatura|Euskadi Saria]] irabazi zuen bilduma bererako egindako itzulpen batekin: [[Mikhail Lermontov|Mikhail Jurievitx Lermontoven]] ''Gure garaiko heroia'' (Ibaizabal. Literatura Unibertsala. 1996).
 
=== Lanak ===
Besteak beste, errusiar literatura itzultzeagatik da ezaguna Jose Morales; errusieratik euskarara itzultzen aitzindaria izan zen eta egun hizkuntza horretatik euskarara ekarri diren liburu gehienak berak itzuliak dira. Hemen daude berak errusieratik euskaratutako literatur liburuak:
* ''Zazpi urkatuak'' [Antologia]  [[Leonid Nikolaievitx Andreiev|Andreiev, Leonid Nikolaievitx]] (2006)
 
* ''Rothschild-en biolina''  [[Anton Txekhov|Txekhov, Anton]] (2004)
 
* ''Txakur-bihotza''  [[Mikhail Bulgakov|Bulgakov, Mikhail]] (2001)
 
* ''Aita-semeak''  [[Ivan Turgenev|Turgenev, Ivan Sergeievitx]] (1999)
 
* ''Arima hilak''  [[Nikolai Gogol|Gogol, Nikolai Vasilievitx]] (1998)
 
* ''Gure garaiko heroia''  [[Mikhail Lermontov|Lermontov, Mikhail Jurievitxch]] (1996)
 
* ''Kapitainaren alaba''  [[Aleksandr Puxkin|Puxkin, Aleksandr]] (1996)
 
* ''Ama''  [[Maksim Gorki|Gorki, Maksim]] (1995)
 
* Saltan erregea, haren seme Gidon Saltanovitx printzea, heroi ahaltsua eta ospe handikoa, eta Beltxarga printzesa ederra  [[Aleksandr Puxkin|Puxkin, Aleksandr]] (1995) [ru - eu]
 
=== Bibliografia ===
* http://www.eizie.eus/Argitalpenak/Senez/19980101/biguri
 
* http://nordanor.eus/nor?id=102
 
{{bizialdia|1960ko||Morales, Jose}}
[[Kategoria:Euskal Herriko itzultzaileak]]
[[Kategoria:Bilbotarrak]]
[[Kategoria:1960ko jaiotzak]]