Zubi: berrikuspenen arteko aldeak

oztopo fisiko bat gainditzeko eraikitako egitura
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: '''Zubia''' eraikin mota bat da, ibai, errepide, trenbide, aran edo beste edozein oztopo geografiko saihesteko erabiltzen dena. Zubiaren diseinua ezberdina da be...
(Ez dago alderik)

21:29, 15 abendua 2007ko berrikusketa

Zubia eraikin mota bat da, ibai, errepide, trenbide, aran edo beste edozein oztopo geografiko saihesteko erabiltzen dena. Zubiaren diseinua ezberdina da bete behar duen funtzioaren eta eraikitzen den eremuaren arabera.


Historia

Ziurrenik lehenengo zubiak naturak berak sorturikoak izan ziren, erreka baten gainean eroritako zuhaitz batek osatu zezakeen, adibidez. Historiaurean jada gizakiak zuhaitzez edo harriekin egindako pasabideak erabiltzen zituen errekak zeharkatzeko. Hasierako zubi hauek ez ziren oso onak eta nekez jasan zitzaketen pisu handiak. Estruktura hobeen beharrak zubien garapena bultzatu zuen. Erromatar Inpreioan erabili zen lehenbizikoz arkua zubiak eta akueduktoak eraikitzeko. Estruktura honi esker zubiek askoz balditza gogorragoak jasan zitzaketen denbora luzeagoz, zubi erromatar askok oraindik zutik dirautelarik.

Zintzilikaturiko sokazko zubiak Inka zibilizazioak erabili zituen Andeetan XVI. mendean, europear kolonializazioaren aurretik.

XVIII. mendean aurrerapen handiak izan ziren habeez eraikitako zubietan Hans Ulrich, Johannes Grubenmann eta beste batzuen eskutik. Zubien injenieritzako lehen liburua Hubert Gautierrek idatzi zuen 1716an.

XIX. mendean industrial iraultzarekin batera burdina erabiltzen hasi ziren zubien eraikuntzan. Hau ordea ez zen oso egokia pisu handiak eusteko, burdinak ez baitzuen indar elastiko nahikorik. Zubien eraikuntzarako altzairua erabiltzen hastearekin batera zubi luzeagoak egitea lortu zen, hauetako asko Gustave Eiffelen ideiak jarraituz.


Zubi motak

Sei zubi mota nagusi daude: habe zubiak, mentsula zubiak, arku zubiak, zubi eskegiak, zubi tenkatuak eta puntelatuak.

Erabileraren arabera

Zubi bat trenbide batentzat, errepide batentzat, oinezkoentzat edota ur zein gas hodientzat eraikia izan daiteke. Eraikia izan den helburuaren arabera murrizketak izango ditu. Adibidez, autobide bateko zubia ziurrenik ezingo dute oinezkoek erabili.

Zubi askoren azpialdeak, edo zubipeak, etxe gabeko jende askorentzako gotorleku bilakatu dira. Grafitizaleek ere sarri margotzen dituzte zubipeak.

Akuedukto bat ura garraiatzeko erabiltzen den zubi bat da, biadukto baten antzera altuera berean dauden bi puntu elkartuz.

Zubi dekoratibo eta zeremonialak

Irudi politagoa emateko zubi asko beharrezkoa baino altuagoak eraikitzen dira. Zubi hauek ohikoak dira asia ekialdeko estiloko lorategietan eta "ilargi zubi" deritzaie.

Jauregi askotako zelaietan ere zubi asko aurki daitezke, errekatxo artifizialak zeharkatuz. Zubi hauek helburu praktikoa baino beste esanahi batzuk dituzte.

Taxonomia estrukturala eta eboluzionarioa

Zubiak beren estrukturan tentsio, konpresio, flexio eta ebakitze tentsio indarren banaketaren arabera sailka daitezke. Zubi gehienetan lau indarrak agertzen diren arren, normalean gutxi batzuek egiten dute lan handiena.