Andrés Isasi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Andrés Isasi Linares''' ([[Bilbo]], [[1890]]eko [[urriaren 2028]]a - [[Algorta]], [[Getxo]], [[1940]]ko [[apirilaren 6]]a) bizkaitar [[musikagile]] eta [[olerkigintza|poeta]] lirikoa izan zen.
 
Humperdinckekin ikasi zuen Berlinen, eta haren ikaslerik begikoena izatera iritsi zen. [[1914]]an Berlinen poema sinfoniko bat estreinatu zuen ''(Amor dormido)''. Urte berean konposizio sari bat irabazi zuen Suedian ''Zharufa'' poema sinfonikoarekin. [[1930]]ean berebiziko arrakasta izan zuen Budapesten bere ''Angelus''arekin. Beste obra batzuk: ''Cuarteto en Sol mayor''; ''El Oráculo, El Pecado'' poema sinfonikoak eta ''Segunda Sinfonía en Sol''; ''Viajero enlutado'', ''Narración del viejo marino'' eta ''El rey y el bufón'' baladak; ''Cuarteto en Do menor'' ganberako konposizioa. Atsegin hutsez jardun zuen musikagintzan, bizibidea musikatik ateratzeko inolako beharrik ez zuen eta. Isasiren musikak folklorearen elementu landuak erabili zituen.