Itzulpen ikasketak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Estekak
No edit summary
1. lerroa:
'''Itzulpen ikasketa''' zientzia bat da, zeinak itzulpena eta interpretazioa sistematikoki aztertzen duen. Teoria, deskribapena eta aplikazioa biltzen ditu. Diziplina anitzeko bere izaera dela eta, Itzulpen Ikasketek esparru askotatik hartzen ditu kontzeptu eta prozedurak. Horien artean hurrengo hauek daude: literatura konparatua, informatika, historia, hizkuntzalaritza, filologia, filosofia, gizarte psikologia, semiotika eta terminologia.
Itzulpen ikasketak terminoa James S. Holmes ikertzaile amerikarrak sortu zuen “The name and nature of translation studies” lanean. Lan huradisziplinaren oinarritzat jotzen da.
 
== Historia ==
Historikoki, itzulpen ikasketak “normatiboak” ziren (hots, itzultzaileei nola itzuli behar zuten esaten zitzaien); [[itzulpengintza]]<nowiki/>ri buruzko eztabaida ez-normatiboak itzulpengintzakoak zirenik ere ez zen onartzen. Itzulpen ikasketetako historialariek itzulpengintzari buruzko mendebaldeko pentsamenduaren lehen pausoen berri ematen dutenean, adibidez, [[Zizeron|Zizero]]<nowiki/>nen oharrak harzten dituzte abiapuntutzat, zeinetan bere oratoria trebatzeko grekotik latinerako itzulpenak erabiltzen zituela adierazten duen —San Jeronimok geroago ad sensum itzulpena izendatu zuen hura—. Egiptoko interpreteen inguruko historia deskribatzailea, zenbait mende lehenago [[Herodoto]]<nowiki/>ren eskutik emandakoa, ez da traduktologiaren partetzat hartzen (beharbada ez zielako itzultzaileei esaten nola itzuli behar duten). Txinan, itzultzeko moduari buruzko eztabaida, Zhouren dinastian, sutra budisten iztulpenarekin hasi zen.
14 ⟶ 17 lerroa:
Beste alde batetik, Europan, 1984an, itzulpengintzaren teorian paradigma-aldaketa bat gertatu zen. Urte hartan argitaratutako bi liburu alemanek Skopos Teoriari eman zioten hasiera: Katharina Reiß eta Hans Vermeer-en Grundlegung einer allgemeinen Translationstheorie (Itzulpengintzaren teoria orokorraren sorrera) eta Justa Holz-Mänttäriren Translatorisches Handeln (Ekintza Translatiboa). Teoria horrek lehentasuna ematen dio xedea den produktu itzuliari eta ez baliokidetasunari.
 
==Pentsamendu-eskolak==
===Baliokidetza===
Itzulpengintza-ikasketen eztabaida nagusiak baliokidetza hoberenak lortzeko metodoaren ingurukoak ziren 1950 eta 1960ko hamarkadeninguruan. “Baliokidetza” terminoak bi esanahi desberdin ditu korrontearen arabera. Tradizio errusiarrean “baliokidetza” bi forma linguistikoren arteko korrespondentzia edo zilegitutako termino teknikoen pareari dio erreferentzia (“baliokidetza” “ordezkaketa” terminoaren kontrakoa da). Beste aldetik, tradizio frantsesean Vinayk eta Darbelnetek, Ballyrengan oinarrituta beste kontzeptu bat garatu zuten: “baliokidetza” balio funtzionalaren berdintasunarekin lotzen da, eta gehienetan formen aldaketa dakar. Beranduago, 1970. urte inguruan, teorialari errusiarren “baliokidetza” terminoa zentzu zabalago batean definitu zuten: eraldaketa linguistikoetatik ondorioztatzen dena, alegia.
 
Aldi berean, Interpretive Theory of Translation lanak hitzez adierazten ez den zentzua ere sartu zuen itzulpengintza-ikasketetan, eta hitzen korrespondentzia eta esanahi baliokidetza bereizi zituen horrela. Gainera,hiztegietako hitzen definizioen nabarmendu zuen (hitz korrespondentzia) eta hitz horiek testuinguru zehatz batean duten esanahiaren (esanahi baliokidetza) arteko aldea nabarmendu zuten.
 
Baliokidetzaren inguruko eztabaidak zenbait konponbide-tipologia ekarri zituen berekin (“prozedura”, “teknika”, eta “estrategia” gisa ere ezagunak), hala nola Fedorovena (1953) eta Vinay eta Darbelnetena (1958). , Loh Dianyang bere Translation: Its Principles and Techniques laneanFedorovengan eta linguistika ingelesean oinarritu zen txinera eta ingelesaren arteko itzulpen konponbideen tipologia bat eskaintzeko.
 
Tradizio horretan baliokidetza lortzeko eztabaida gehienak preskriptiboak izan dira eta itzultzailearen trebatzearekin lotuak egon dira.
 
===Itzulpengintza ikasketa deskriptiboak===
Itzulpengintza ikasketa deskriptiboetan (terminoa Touryk definitu zuen Descriptive Translation Studies and Beyond lanean) disziplina enpiriko deskriptibo bat sortzea da helburua, eta Holmesen maparen zati bat betetzea horrela. Metodologia zientifikoa produktu kulturaletan ere aplika daitekeelako ideia formalista errusiarrek garatu izan dute XX. mendearen hasieratik, eta literatura konparatiboko hainbat ikertzailek ere landu izan dute. Gaur egun itzulpengintza literarioan aplikatu da. Aplikazioaren zati bat polisistemen teoria izan da (Even-Zohar 1990), zeinetan itzulitako literatura hartzailearen azpisistema edo xede literaturako sistema gisaikusia den. Gideon Touryk itzulpenak “xede-kulturaren egitatetzat” jo behar direla aldarrikatzen du. Literatur itzulpenaren arloan, bestalde, “manipulazio” eta “patronaje” kontzeptuak ere izan dira.
 
===Skopos teoria===
Katharina Reiss eta Hans Vermeeren Foundation for a General Theory of Translation eta Justa Holz-Mänttäriren Translatorisches Handeln lanekin, itzulpengintzaren teoriaren inguruko paradigma aldaketa bat antzeman daiteke 1984. urtean Europan. Horietatik bietatik sortu zen Skopos teoria, zeinetan lehentasuna ematen zaion itzulpenaren bidez bete beharreko xedeari, eta ez terminoen baliokidetzari.
 
===Kultur itzulpengintza===
Kulturaren gaiak beste aurrerapauso bat ekarri zuen disziplina horrentzat. Susan Bassnett eta André Lefeveren Translation - History - Culture obraren bidez, beste arlo batzuetako ikasketa eta kontzeptuekiko erlazioa sortu zen: genero-ikasketak, kanibalismoa, post-kolonialismoa eta kultura-ikasketak, beste batzuen artean.
Kultur itzulpengintza kontzeptua Homi Bhabhak Salman Rushideren The Location of Culture obraren inguruan egindako irakurketatik sortzen da. Kultur itzulpengintza kontzeptua kultura-ikasketetan erabili izan da, kultura jakin batean gertatutako transformazioa (linguistikoa zein bestelakoa) aditzera emateko. Kontzeptuak itzulpengintza linguistikoa erabiltzen du transformazio motak eta kulturen arteko hartu-emana aztertzeko erreminta gisa. “Hala ere, nahiz eta itzulpengintzak kulturak gehiago hurbiltzen dituen, beti egongo da kulturen arteko deformazioa”.
 
== Ikasketa eremuak ==
47 ⟶ 69 lerroa:
Ingelesari dagokionez, gisa honetako itzulpenak egiten dituzten organismoetako batzuk Fansubbing, Fandubbing, ROM hacking edo Fan translation of video games eta Scanlation dira. Itzulpen boluntarioan diharduten proiektu handiek Crowdsourcing deritzona darabilte, konpania eta erakundeek kontrolaturikoak. Adibidez, Facebookek 2008tik crowdsourcinga erabili du haren erabiltzaileek sare soziala itzultzeko, eta TED taldeak boluntarioz osaturiko proiektua du bere gain, hitzaldiak azpidazteko. Euskaraz ere badago itzulpengintza boluntarioaren barruko proiekturik. Filmak edozeinek azpidazteko aukera ematen du azpitituluak.com web-orriak, baita haiek partekatu eta deskargatzeko aukera ere.
 
==Etorkizunera begira==
Itzulpen ikasketak itzulpengintza eskolekin eta unibertsitate mailako ikastaroekin batera garatu ziren. 1995ean 60 herrialdetan egin zen ikerketa baten emaitzek adierazi zuten unibertsitate mailan itzulpengintza edo interpretazio ikastaroak eskaintzen zituzten organismoak 250 zirela. 2013an datu-base berberak 501 erakunde zenbatu zituen itzultzaileak trebatzeko. Hori dela eta, itzulpengintza konferentziek, itzulpengintza aldizkariek eta itzulpengintzarekin lotutako argitalpenek gora egin dute. Itzulpengintzak eskuratutako ikusgarritasunari esker itzulpen ikasketenelkarte nazional eta internazionalak garatu dira. 2016ko irailean elkarte horietako hamarrek International Network of Translation and Interpreting Studies Association (INTIS) sortu zuten.
Paradigmen hazkundea arazo iturritzat jotzen da disziplinaren barruan. 1999an, hurreratze ez esentzialistaren eta enpirikoaren arteko aldeazeztabaidatu zen Vic Forum on Training Translators and Interpreters: New Directions for the Millennium foroan. Eztabaidatzaileak, Rosemary Arrojoeta Andrew Chesterman, bi hurbilpen moduetan komuna izan litekeen oinarri baten bila aritu ziren esplizituki.
Disziplinartekotasunari esker, paradigma berriak sortu dira, izan ere teoria gehienak beste disziplinetan oinarrituta jaio ziren, hala nola, hizkuntzalaritza, literatura konparatua, kultur ikasketak, filosofia, soziologia edo historiografia. Era berean, horrek itzulpen ikasketak bere horretan zatitzea ekarri du.
Bigarren arazo iturria teoriaren eta praktikaren arteko aldea da. Aurretik egindako ikerketen preskriptibismoak deskriptibismoari eta teorizazioari lekua utzi dien heinean, profesionalek ez diete ikerketei aplikaziorik ikusten. Aldi berean, unibertsitateko ikerketak inportantzia eskasa ematen dio itzulpen praktikari.
Itzulpen ikasketak ezagutzak zabaltzeko joera erakutsi du, eta joera horrek aurrera egitea espero da. Litekeena da hemendik aurrera honako arlo hauetara hedatzea itzulpen ikasketak: egokitze ikasketak, hizkuntzabarruko itzulpena, sistema semiotikoen arteko itzulpena (adibidez, irudiak testuetara eta musikara) eta itzulpena interpretazio guztien eta ulermenaren forma gisa, Roman Jakobsonen lanean azaldu bezala.