Edo! Argitaletxea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «EDO! ARGITALETXEA EDO! 2012ko ekainaren 21ean Allende Arnaiz, Oier Guillan eta Idoia Beratarbideren eskutik sortu zen argitaletxea da. Euskarazko lanak argitaratzen zituen, batez...»
 
Argitaletxearen inguruko sarrera
1. lerroa:
{{diskoetxe infotaula
EDO! ARGITALETXEA
| izena =Edo! Argitaletxea
| irudia =
| atzeko_irudia =
| sortu =[[2010]]
| sortzailea =
| egoera =Ez aktiboa
| generoa =Poesia, Narratiba, Artea
| herrialdea ={{bandera|Euskal Herria}}
| kokapena =[[Donostia]]. [[Gipuzkoa]]
| url =http://argitaletxeaedo.org/
}}
EDO! 2012ko ekainaren 21ean Allende Arnaiz, Oier Guillan eta Idoia Beratarbideren eskutik sortu zen argitaletxea da. Euskarazko lanak argitaratzen zituen, batez ere, poesia liburuak, saiakerak, olerkiak, eta arteari lotutako obrak. Lan hauek errentagarriak ez ziren arren, euskal literaturan alor honetan zegoen hutsunea ikusita, hauek sustatzeko beharra ikusten zuen argitaletxeak. Ez-ohiko argitaletxea zen, bazkideen borondatezko lanean oinarritua, eta zabalkundea harpidedun bidez egingo zuena.
 
Nahiz eta argitaletxea 2012an sortu, ideia 2010ean jarri zen martxan, garai hartan hirukotea hilabetero elkartzen hasi baitzen proiektua aurrera eraman ahal izateko. Proiektu honen oinarri bazkideak ziren, eta argitaletxeak bi taldetan bereizten zituen: batetik, EDO!kideak (bazkideak), proiektua sustengatzen zutenak eta partaide izan zitezkeenak, eta bestetik, EDO!nistak (harpidedunak),  lanak jasotzen zituztenak. Hasiera batean 85 bazkideko muga jarri zuten, baina kopuru hau finkatu ostean, hazi egin zen.
 
== Bildumak ==
Hiru bilduma nagusi sortu zituen EDO!-k:
-* '''Xortak:''' orrialde gutxiko testuak: hitzaldiak, saiakera laburrak, iritzi artikulu luzeak eta abar.
-* '''Begikoak:''' askotariko ilustrazioak oinarri zituzten sormen lanak: album ilustratua, nobela grafikoa, argazkia, artea…
-* '''Literola:''' Askotariko lanak argitaratu ziren bilduma honetan: saiakerak, narrazioa, nobela, poesia, antzerkia…
 
Liburu hauek irakurlearen eskuetara heltzeko modurik gordinena baliatzen zuten, esaterako, sare sozialak (Twitter, Facebook) eta beraien web-orria. Horrez gain, liburuak haien filosofiarekin bat zetozen liburu-denda txikietara helarazten zituzten.
 
Oraindik ere eskuragarri daude beraien web-orrialdean lan batzuk, adibidez: “Eta Karmele”, “Txalorik, ez arren” eta “Hain gutun luzea”.