Jargoi (hizkera): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
2. bertsioa
No edit summary
7. lerroa:
Talde zehatzek jargoian erabilitako terminoak aldi baterakoak dira (jargoi profesionala izan ezik), izan ere, hedatzen doazen heinean, haien erabilera murriztuz doa. Jargoia,  hitzen esanahia ezkutatzeko helburuarekin sortu ohi da. Adibidez, espetxeko jargoia presoek erabiltzen dute, darabilten informazioa agintariengana iritsi ez dadin. Bestalde, hizkuntzaren aldaera hau aspektu geografikoen ondorioz ere sor daiteke eta eskualdeko barietatearen parte izatera ere hel daiteke, haren izaera galduz. Kasu horretan, intentzioa ez da hitzen esanahia ezkutatzea, baizik eta kidego-talde batekoa sentiaraztea eta baita gainontzeko taldeetatik bereiztea.
 
== Jargoi motak ==
Jargoiak talde diferenteetan sailka daitezke:
* '''Jargoi soziala:''' Izenak berak dioen moduan, jargoi soziala, pertsona-talde ezberdinek osatzen dute, haien berariazko ezaugarriak gainontzekoengandik ezberdintzeko: kirolariak, ikasleak, [[tribu urbanoak]], ehiztariak, informatikoak, meatzariak... Jargoiaren nozioa argotaren sinonimo gisa erabiltzen da kasu batzuetan. Argota jerga sozial bat da, zeina, hein batean, herri-hizkerarekin erlazionaturik dagoen. Hortaz, jargoiak argotaren kontzeptua hartzen du barne. Orokorrean, jargoi terminoak talde sozial edo profesionaletan erabiltzen den jargoi motari egiten dio erreferentzia. Aldiz, argotak maila edota estatus berdinean dauden pertsonen arteko hitz eta esaldi mota guztiak biltzen ditu. Hala nola, [[Uruguai]] eta [[Argentina|Argentinan]] '''lunfardo''' izenez ezagutzen da, hain zuzen, zenbait herri-genero eta [[Tango|tangori]] hainbat hitz eman dizkion jargoia.