«Ordenagailu»: berrikuspenen arteko aldeak

t
→‎Osagaiak: tipografikoa
t (→‎Osagaiak: tipografikoa)
* [[Periferiko (ordenagailua)|Periferikoak]]: Bi talde desberdindu daitezke, alde batetik, [[memoria lagungarri]]ak, edukiera handiko biltegiratze euskarri bezala erabiltzen direnak, eta beste alde batetik, sistema eta kanpoko komunikazioa ezartzen duten unitateak ditugu.
* Kanala: Periferikoen eta memoria zentralen arteko informazioaren transferentzia gestionatzen du.
Goian aipatutako egitura konplikatu daiteke konputagailu bakar batek prozesu ugari izan ditzakeelako bere barruan, edo, alderantziz ere, prozesu bakar bat aurrera eramateko hainbat prozesadore erabil daitekeelako. Honen arabera bi eredu orokor bereizten dira:
 
ditzakeelako bere barruan, edo, alderantziz ere, prozesu bakar bat aurrera eramateko hainbat prozesadore erabil daitekeelako. Honen arabera bi eredu orokor bereizten dira:
* Mulltiataza (Multitasking). Egungo konputagailu gehienek multiataza moduan ibiltzen dira. Ordenagailuaren funtzionatzeko modu bat da hori, baliabideak partekatzen dituzten ataza bi edo gehiago aldi berean exekutatzeko aukera ematen duena. Ataza bakoitzari denbora­tarte txiki bat esleitzen zaio txandaka, baina erabiltzaileari ataza guztiak aldi berean egiten direla iruditzen zaio. Aldi berean egikari daitekeen ataza kopurua ataza motaren eta sistemaren ezaugarrien araberakoa da (unitate zentralaren abiadura, memoria­ahalmena, etab.).
* Multiprozesadorea (Multiprocessing). Zenbait konputagailuk beren zereginak CPU bi edo gehiagoren artean bana ditzakete, horrela multiprozesadore­konfigurazio bat sortuz. Hori, orain dela gutxi arte, konputagailu handiekin bakarrik erabili ohi zen, baina azken urteetan konputagailu pertsonaletan ere hasi da erabiltzen. Prozesadore horiek antolatzeko bi arkitektura nagusi daude, memoria partekatua dutenak multiprozesadore edo SMP (symmetric multiprocessor) izenekoak– eta memoria pribatua dutenak – multikonputagailuak edo MPP (massively parallel processor) izenekoak–. Oraingoz prozesadoreen kopurua txikia izaten da konputagailu pertsonaletan (2 edo 3 gehienetan, baina batzuk 8 prozesadore edukitzera ailegatzen dira), superkonputagailuetan, ordea, ehunka edo milaka CPU koordinatzera ailegatu izan da, gela oso bat betez.